GNOME

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gnome-logoa.png

GNOME

3.36 bertsioa

Gnome-pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

GNOME (GNU Network Object Model Environment) ordenagailuentzako mahaigain ingurune bat da, erabilgarritasunari eta internazionalizazioari garrantzi handia ematen diona.

GNOME proiektua hainbat aplikazioz osatua dago: Brasero, Evolution, gedit, GIMP, Gnumeric, Inkscape, Nautilus, Totem, eta abar.

Gnome 3.32.jpg

Euskaratzea

GNOMEren euskararako lokalizazioa l10n.gnome.org webgunearen bidez kudeatzen da.

Itzulpenean laguntzeko gida laburra

  1. Eman izena l10n.gnome.org webgunean.
  2. Sortu berri duzun erabiltzaile-profilaren ezarpenetan (goian eskuinean dagoen ikonoan), "Elkartu taldera" aukeran, elkartu euskarazko taldera itzultzaile modura.
  3. Erreserbatu euskaratu nahi duzun PO fitxategia, adibidez hau. Erreserbatzeko, beheko koadroan aukeratu 'Itzultzeko erreserbatuta' eta sakatu 'Bidali' botoia.
  4. Deskargatu PO fitxategia.
  5. Egin itzulpena horretarako egokia den eta TMX memoriak balia ditzakeen aplikazio batekin. GNOME osoaren koherentzia mantentzeko, erabili hemen goian estekatuta daukazun itzulpen-memoria euskaratze berriak egiteko edo lehendik daudenak eguneratzeko. Esate baterako, Poedit aplikazioan hemen: 'Ikusi>Hobespenak>IM>Erabili itzulpen memoriak>Kudeatu'.
  6. Gogoan izan PO fitxategiaren goiburuan zure izena gehitu behar duzula, nahi baduzu. Hurrengo adibidean, gorriz markatutako tokietan:Po fitxategiaren goiburua.png
  7. Itzulpena amaitu ondoren, PO fitxategiak akatsik ez duela egiaztatu behar da. Horretarako, erabili GNU gettext aplikazioko 'msgfmt' komandoa. Erabili modu honetan: 'msgfmt -vc --strict zure-po-fitxategia.po'
  8. Akatsik agertzen bada, konpondu.
  9. Igo PO fitxategia. Horretarako, PO fitxategiaren web-orrian, aukeratu 'Igo itzulpen berria'.

Itzulpena bidali ondoren, proiektuaren koordinatzaileak hura errebisatuko du dena ongi dagoela egiaztatzeko, eta berak argitaratuko du dagokion biltegian.