Pinta
Azalpena
Pinta irudiak tratatzeko aplikazio txiki bat da.
Jatorriz Paint.NET aplikazioaren antzekoa izateko sortu zen, eta izatez hainbat kode-zati haren garapenetik hartuta daude. Pinta ordea, Windows-en erabiltzeaz gain, GNU/Linux eta Mac sistemetan ere erabiltzeko prest dago, Mono gainean eraikita baitago.
Aplikazio honen asmoa da GIMP bezalako aplikazio handien aurrean erabiltzeko errazagoa eta sinpleagoa den interfaze bat eskaintzea. Ez dauka GIMPen potentzia, baina balekoa izan daiteke argazkietan aldaketa txikiak egin behar dituen jendearentzako.
Pinta instalatzeko, begiratu hemen.
Lokalizazioa
Pintaren euskarazko bertsioa Launchpad-en mantentzen da. Aplikazio hau jadanik euskaraz dago GNU/Linux banaketa nagusietako biltegietan. Boluntario askok lagundu dute eta 2020. urtean euskaraz zegoen % 100ean.