Shutter
Shutter Linux inguruan pantaila-argazkiak egiteko aplikazio sinplea da baina hainbat gehigarrirekin. Pantaila osoa, pantaila zati bat, pantailako leiho bat, webgune bat kapturatu ahal duzu. Egindako pantaila-argazkiari hainbat efektu gehitu ahal dizkiozu; gorde baino lehenago, testuak gehitu, koloreak aldatu, zatiren bat zentzuratu edo azpimarratu... Shutter honek, gainera, gauzak erraztuko dizkizu egindako pantaila-argazkia gordetzerakoan edo Interneteko ostatu zerbitzu batera gora kargatzerakoan. Eta guztia leiho bakar batean.
Shutter software librea da eta doan eskaintzen da, (garatzaileek 'borondatea' besterik ez dute eskatzen). GPL v3 lizentziapean askatu zen.
- 2018. urteko oharra: badirudi Shutter proiektua garatzaileek nahiko abandonatuta daukatela, software librearen komunitateko jendeak sortzen diren hutsuneak betetzen segitzen du, baina.
Lokalizazioa
Euskarazko lokalizazioa Launchpad plataformako boluntario batzuek egin zuten. Laguntzaile berriei zabalik dago. 2018tik aurrera lokalizazioa euskaraz % 100 zegoen, baina aplikazioaren azken bertsioa instalatu eta interfazea ingelesez ikusten zen, oraindik ere 2021ean.