Sweet Home 3D
Azalpena
Sweet Home 3D diseinu arkitektonikorako software libreko aplikazioa da, erabiltzaileak etxe baten 2D planoa sortzen du eta aplikazioak 3D aurrebista erakusten dio eta barruko zein kanpoko ikuspegia apaintzeko, altzariak eta mota guztietako elementuak gehitzeko aukera ematen du.
Aplikazioak barne dituenaz gain etxe modeloak, altzariak eta bestelako objektuak, zuhaitzak... eta testurak inporta dezake.
Behin etxea diseinatuta, ikuspuntu desberdinetatik argazkiak egin daitezke eta bideoak grabatu.
Debian eta deribatuetan instalatzeko terminalean agindu hau itsatsi: sudo apt install sweethome3d
Lokalizazioa
Aplikazioa instalatzen da 18 hizkuntzekin. Beste 11 hizkuntzetako paketea deskargatu daiteke Sweet Home 3Dren webguneko Translations orritik Euskara estekan klikatuta (edo esteka honetan bertan). Aplikazioa euskaraz disfrutatzeko martxan jarri eta menuan File > Preferences... > Language eta bertan + sakatu eta aukeratu deskargatu berri duzun Basque-6.4.sh3l fitxategia.
Aplikazioa lokalizatzeko | jarraibideak segituz egin da. Bertan ere azaltzen da nola eguneratu daitekeen hizkuntza fitxategia. Eguneraketa nola egin daitekeen ere azaltzen da. Ikusten baduzu eguneraketa behar duela, jarraibideen arabera egin eta bidali fitxategia garatzaileari.