Vernissage

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Vernissage

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Vernissage Pixelfed erabiltzeko iOS plataformarako aplikazioa da.

Aplikazio ofizialak ez bezala, ez du Instagramen itxurarik eta argazkiek duten egilea, iruzkinak edo gogokoen kopurua ez dago ikusgai hasierako jarioan; xehetasunetan soilik. Irudietan jartzen du azpimarra.

Lizentzia

Apache 2.0, ingelesez

Lokalizazioa

Lokalizazioa Pull Request bidez egiten da aplikazioaren kodearen biltegian. Unean %100ean dago euskaratuta baina badu hobetzeko tartea.

Ordu t'erdi behar izan da hasierako itzulpenerako.

2023ko apirilaren 6tik dago euskaraz erabilgarri, 1.1.0 bertsiotik.

Terminologia

- Follow back: Jarraitu bera ere

- Unexpected error: Espero ez zen errorea

- You're all Caught Up: Egunean zaude

- Impersonation: Imitatzailea (salaketaren arrazoia)