QGIS

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Qgis-logoa.png

QGIS

3.22 bertsioa

Qgis osoa.jpg

Proiektuari buruz

Gorria.png


Azalpena

QGIS Geografia Informazioko Sistemak kudeatzeko aplikazio bat da. Osagai espaziala duen informazio oro kudeatzeko baliagarria den software espezializatua da. Informazio kartografikoa sortu, kudeatu eta analizatzea da bere helburu nagusia.

GNU/Linux, Unix, Mac OSX, Windows eta Android sistemetan dabil, eta hainbat formatu raster eta bektorial onartzen ditu. Datu geografikoak bistaratu, kudeatu eta analizatzeko hainbat funtzionaltasun ditu, eta inprimatzeko prest dauden mapak sortzen ditu.

Saretik zuzenean geruza kartografikoak irakurtzeko gaitasuna du; mapen zerbitzari modura erabil daitekeen server bat ere badu; eta web bezero bat ere badu.


Qgis osoa2.jpg

Lokalizazioa

QGIS Transifex plataforman itzultzen da. Itzulpenean parte hartu nahi baduzu, jo hona. Itzulpen lanetan Asier Sarasua Garmendia eta Irantzu Alvarez aritu dira.