PackageKit

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

PackageKit-logoa.png

PackageKit

1.1.12 bertsioa

PackageKit-pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

PackageKit zenbait GNU/Linux sistematan aplikazioak instalatu eta kudeatzeko erabiltzen den aplikazio bat da. Bere helburu nagusia sistemaz sistema erabiltzen diren tresna grafikoak bateratzea da, denek kit komun bat eduki dezaten.

Normalean ez da komando-lerrotik zuzenean erabiltzen (pkcon bidez egiten da hau), baizik eta haren inguruan eraikitako erabiltzaile-interfazeetako bat erabiliz, esaterako GNOME PackageKit edo KPackageKit erabiliz.

Lokalizazioa

PackageKit-en oinarrizko paketea euskaraz erabili ahal dugu, Transifex bidez egindako itzulpenari esker. Momentuz ez GNOMEren ez KDEren interfazeak ez daude euskaraz, beraz, aplikazio hau euskaraz erabiltzeko, terminaletik pkcon erabili behar da.