Nextcloud

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nextcloud-Logo.png

Nextcloud

25.0.1 bertsioa

Nextcloud-ecran-principal2.png

Proiektuari buruz

Horia.png

Azalpena

Nextcloud edo NextCloud fitxategiak ostatzeko zerbitzua ematen duen bezero-zerbitzari software multzo libre bat da. ownCloud zerbitzuaren fork bat da. Zerbitzarirako softwarea ematen du aukera etxean, elkartean, enpresan... bertan fitxategiak gordetzeko. Fitxategi horiek kargatu, deskargatu eta editatu daitezke web aplikazio baten bidez edo Nextcloud-en mahaigaineko edo mugikorrerako bezero aplikazioen bidez.

Sinkronizazio software sistemen artean sailkatzen da, hau da, Nextcloud erabilita hainbat erabiltzailek batera, berehalakoan sinkronizatuz, editatzeko aukera izaten dute. Esate baterako LibreOffice online erabiltzeko aukera ematen du. Collabora Online zerbitzaria edukiz, Nextcloud-eko beste erabiltzaile batzuekin dokumentuak aldi berean editatu daitezke.

Lokalizazioa

Nextcloud-en lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. Unean proiektua %94.32 euskaratuta dago.

Akatsik sumatuz gero jakinarazi Librezale posta-zerrendan.

Tutorialak