Navidrome
Azalpena
Navidrome musika zerbitzari bat da. Musika-bilduma edozein lekutatik gozatzeko aukera ematen du, web-erabiltzailearen interfazearen bidez eta mugikorretarako hirugarrenen aplikazio bateragarrien sorta zabal baten bidez, bai iOSerako, bai eta Android gailuetarako ere.
Funkwhaleren antzekoa da baina Navidromek ez du ActivityPub protokoloa erabiltzen; hala ere, posible da musika-bilduma beste batzuekin partekatzea.
Lizentzia
Lokalizazioa
Lokalizazioa GitHuben bidez egin da. Unean %100ean dago euskaratuta.
3 ordu inguru behar izan dira hasierako itzulpenerako (400 kate gehienez).
2024ko irailaren 17tik dago euskaraz erabilgarri, 0.53.0 bertsiotik.
Terminologia
- transcode: transkodetu, transkodetze
- scrobble: erabiltzailearen ohiturak (hobespenak?) hirugarrenen zerbitzuekin partekatzea (last.fm-ren funtzio bat omen da)