MigraineLog

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

MigraineLog logoa.png

Migraine Log

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Migraine Logek migraina-krisiak (edo buruko beste min batzuk) erraz erregistratzeko aukera ematen du.

Ahalik eta errazena izateko egina dago eta gertaeren data eta intentsitatea baino ez ditu behar.

Horrez gain, hartutako botiken eta krisiei buruzko oharren xehetasunak gehitzeko aukera ematen du. Era horretan, migrainak monitorizatu daitezke eta norberak edota norbere medikuari tratamendu egokia aurkitzen lagundu.

Interfazea diseinatzerako orduan migrainak pairatzen dituztenak izan dira kontuan eta aplikazioak kolore leun eta ilunak erabiltzen ditu krisi betean erabili ahal izateko.

Migraine Log-ek pribatutasuna errespetatzen du eta ez du sarerako sarbiderik eskatzen; beraz, aplikazioaren esportazio-funtzioa esplizituki erabiltzen ez bada, informazioa ez da gailutik irtengo.

Lizentzia

GPL 3.0

Lokalizazioa

Lokalizazioa Merge Request bidez egiten da aplikazioaren kodearen biltegian. Unean %100ean dago euskaratuta.

2023ko martxoaren 6tik dago euskaraz erabilgarri iOSerako, 0.1 bertsiotik. F-Droiden aurki ageri beharko litzateke.

Terminologia

- cluster headaches: Horton zefaleak