Ghost

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ghost logoa.png

Ghost

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Ghost blog plataforma da.

Azpimarra harpidetzetan jartzen du. Harpidetzari esker, sarrera edo argitalpen berriak posta elektroniko bidez jaso daitezke; harpidetza mota desberdinak daude, eta doakoak zein ordainpekoak izan daitezke, administratzaileak erabakitzen duen arabera.

404 Media da Ghost erabiliz egindako albiste-plataforma ezagunenetarikoa.

ActivityPub gehigarria instala dakioke Fedibertsoarekin bateragarria izan dadin.

Lizentzia

MIT lizentzia, ingelesez

Lokalizazioa

Lokalizazioa Pull Request bidez egiten da aplikazioaren kodearen gordailuan. Oso kate gutxi euskara daitezke, eta batez ere erabiltzaileen harpidetzarekin dute zerikusia (harpidetu, kudeatu harpidetzak, harpidetzerakoan bidaltzen den mezua…).

Interfazea ingelesez dago, erabat.

2025eko abuztuaren 22tik dago euskaraz erabilgarri, 6.0.5 bertsiotik.

Terminologia

- redeem: eskuratu (harpidetza oparitzeari buruz ari da, kode baten bidez-edo, kodea harpidetza batekin trukatu dezakezu).