Feditext

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Feditext logoa.png

Feditext

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Feditext ActivityPub protokoloa darabilten zerbitzuak erabiltzeko iOSerako aplikazioa da (iPhone eta iPad).

Mastodon erabiltzeko prestatu bazen ere, Glitch, GoToSocial, Firefish, eta Akkomarekin erabili daiteke, besteak beste.

Mastodonen aplikazio ofizialarekin alderatuta baditu hainbat abantaila: denbora-lerro lokala eta federatua ikusi eta laster-markak gorde daitezke. Erabiltzaileek "tut" edo "bidalketa" terminoen artean aukeratu dezakete ezarpenetan. Kontu bat baino gehiago izanez gero, luze sakatuta zein kontu erabili nahi den galdegiten du (bidalketak gogoko egiteko edo bultzatzeko).

Metatexten oinarrituta dago.

Ez dago aplikazioen denda ofizialean; TestFlight bidez eskura daiteke.

Lizentzia

GPL 3.0, ingelesez

Lokalizazioa

Lokalizazioa Crowdin plataforman burutuko dela iragarri zuten, baina ez dute plataforma gaitu. PR bat egin da azken urtean egindako aldaketak gehitzeko.

200 lerro inguru gehitu dira lokalizazioen bi fitxategietan; 3 ordu inguru behar izan dira.

Terminologia

- toot: tut

- locked account babestutako kontu gisa itzuli da (ez blokeatutako kontu)

- timeline: denbora-lerro, gidoiarekin

- unmute: mututzeari utzi (ez desmututu)

- Wi-Fi

- follow request: jarraipen-eskaera, gidoiarekin

- characters remaining (zenbat karaktere mugara iritsi baino lehen): gehienez XY karaktere (eta ez XY karaktere falta dira, publikatu ahal izateko baldintza dirudielako azken honek)

- system appearance: sistemak darabilena (maiz: argia, iluna eta sistemak darabilena)

- Account migrated: Kontuak zerbitzaria aldatu du