Elk

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Elk logoa.png

Elk

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Elk Mastodon erabiltzeko web-bezero arin bat da. Pleroma edota GoToSocial-ekin ere bateragarria izan beharko litzateke.

Twitterren itxura dauka eta denbora-lerro lokala eta federatua ikusi daitezke.

Kontu bat baino gehiago gehitzea dago.

Jakinarazpenak erakutsi ditzake.

Pinaforeren oinordekotzat har daiteke.

Alfa fasean dago.

Linux, macOS eta Windowserako bertsioa ere badaukala dirudi eta litekeena da bertsio guztiek lokalizazio fitxategi bakarra erabiltzea. (baieztatzeke)

Lizentzia

MIT lizentzia, ingelesez

Lokalizazioa

Lokalizazioa Pull Request bidez egiten da aplikazioaren kodearen biltegian. Unean %100ean dago euskaratuta.

Hiru ordu inguru behar izan dira hasierako itzulpenerako.

2023ko martxoaren 10etik dago euskaraz erabilgai, 0.7.5 bertsiotik.

Terminologia

- follow back: jarraitu bera ere, behin behinean

- has indicated that their new account is now:: adierazi du bere kontua aurrerantzean honakoa izango dela

- Mutuals: komunak

- pinch: atximur keinua

- built: biltze-data

- permission denied: baimena ukatu da

- under construction: amaitzeke

- compose: idatzi

- command_mode: Komando modua

- Shortcut help: Laster-teklak

- explore: arakatu

- toggle feature flags: aldatu ezaugarrien adierazleak (gazteleraz: Cambiar marcadores de funcionalidades)

- Preview deploy: Aurrebista erabiltzen du (Elk-ek lau zapore ditu: egonkorra, canary, garatzailea eta aurrebista). Web atarian erakusten da horietako zein zapore erabiltzen ari den adierazteko.

- Github Card: GitHub txartela

- social graph meta eta social image: gizarte-grafikoaren metadatuak eta irudi soziala hurrenez hurren, behin-behinean

- Zen: ZEN

- Hide account hover card: Ezkutatu kontuen aurrebista-txartelak sagua gainetik pasatzean

- Open image preview dialog: Erakutsi irudiaren aurrebista-koadroa

Jarraipen-eskaerak, bidali edo egin egiten dira?

Bilaketa edo bilatu? Ez dakit noiz zein erabili