Awn
Orri honetako edukiak zaharkituta daude edo akatsak egon daitezke, beraz informazioa ez da erabat fidagarria.
AWN ez da mantentzen 2010etik, beraz hobe ez erabiltzea.
Azalpena
Awn (Avant Window Navigator) Linux sistemetan erabil daitekeen dock motako nabigazio-barra da. "Dock" hitza euskaratzeko atrake, kai edo portu hitzak erabil daitezke, eta bere funtzioa aplikazio-abiarazleen, dokumentu irekien ikonoen, jakinarazpen-areen eta mota askotako applet edo aplikazio txikien atrakatze-gunea izatea da. Hobeto ulertzeko, sistema eragile nagusietako mahaigainetan ageri ohi den beheko barraren parekoa da, baina moldagarriagoa izan ohi da. Awn-ren pareko ezagunena eta itxura batean bere inspirazio-iturri izan dena Mac OS X sistemen Dock aplikazioa da.
Azken garapen-aldian erantsi dizkioten bi applet berriri esker, jakinarazpen-area eta menu nagusia alegia, orain Awn-k mahaigaineko edozein barra ordezka dezake erraztasunez. Une honetan 2010eko apirilean argitaratutako 0.4.0 bertsioan dago Awn-ren proiektua.