Timeshift
Librezale.eustik
Azalpena
Timeshift babeskopia inkrementalak egiteko GNU/Linuxerako programa bat da. Sistemaren argazkiak atera eta noiznahi berrezarri daitezke.
Sistema-fitxategien eta hobespenen babeskopiak egiteko dago pentsatua, rsnapshot, BackInTime etaTimeVault bezalako beste programa batzuk ez bezala, zeintzuk erabiltzailearen datuak barnebiltzeko ere dauden pentsatuta. Edonola ere, Timeshift-ekin ere datu hauek babeskopian gehitu daitezke.
Lokalizazioa
Timeshift aplikazioaren azken bertsioak euskaraz datoz GNU/Linux banaketa gehienetan. Aplikazio honen euskaratzea proiektuaren GitHubeko web-orrian ekarpenak egiten osatzen da, Pull Request-en bidez.