OsmAnd
Azalpena
OsmAnd mugikorrean internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen funtzioz jositako aplikazio libre bat da.
Mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, eta abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbide ofizialak bistaratu daitezke (GRak edo Done Jakue bidea esaterako), Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk erabili daitezke, egindako bidea GPX fitxategi batean grabatzeko gaitasuna du eta GPX fitxategiak kargatu eta jarraitzeko, ahotsez gidatutako nabigazioa linean edo lineatik kanpo.
Gehigarriekin funtzio gehiago lortu daitezke, badu itsaso eta ibai nabigaziorako gehigarri bat, edo kotxea non aparkatu duzun eta zenbat denbora geratzen zaizun gogoratzeko beste bat, besteak beste.
Bi konpilazio ofizial daude Google Play dendan, OsmAnd– doako bertsioak deskargatu daitezkeen mapa eta gehigarri kopurua mugatzen du, OsmAnd+ erosita proiektuari ekarpen ekonomikoa eginez muga hau desagertzen da. Badago ere deskargarako mugarik ez duen OsmAnd+ konpilazio ez ofiziala F-droid biltegian.
Lokalizazioa
Euskaratzea Weblate plataformaren bidez berritzen da.