OpenCart

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Opencart-logoa.png

OpenCart

3.0.3.2 bertsioa

Opencart-kaptura.jpg

Proiektuari buruz

Gorria.png

Azalpena

OpenCart online denda bat sortzeko aplikazio bat da. Produktu fisikoak zein fitxategi deskargagarriak saltzeko aukera ematen du. Baditu albiste boletin bat, opari txartelak, produktu itzulketarako sistema bat, bidalketa eta ordainketarako era ezberdinak. Horretaz gainera komunitate aktibo batek garatutako luzapen ezberdinekin osatu daiteke denda. Denda eleanitz bat martxan jartzeko hizkuntza berriak gehitzearekin nahikoa da.

Hizkuntza istalazioa

catalog/language karpetara igo deskargaturiko basque karpeta. Ondoren administrazio ataleko system/settings aukeran euskeraz jarri nahi den denda aukeratu eta azkenik local fitxan Language atalean euskara aukeratu. Administrazio atala euskeratu gabe dagoenez bere hortan utzi "Administration Language", euskara aukeratuz gero administrazio atalera ezin sartuz geratuko bait gara.

Lokalizazioa

OpenCart merkatuan ez da agertzen euskarazko bertsioa.

OpenCart-en 1.4.9 eta 1.4.9.1 bertsioetarako euskerazko itzulpen osoa egina dago, administrazio atala barne, arriakak itzulia.

Ez dago osotasunean itzulia. Oraingoz dendako bezeroek ikusten duten zatia baino ez da itzuli. Denda administratzeko atala itzuli gabe dago. Euskal Herrian erabiltzen ez ditugun zenbait ordainketa eta bidalketa modulu ere itzuli gabe utzi dira.