LibreWolf

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

LibreWolf ikonoa.png

LibreWolf pantaila-argazkia .png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Pantaila argia, irudi honetan bezala, zein pantaila iluna hauta daiteke. Lau lerroko lasterbideak...

Firefox Mozilla Firefox proiektuaren fork bat web nabigatzailea da. Ez dago Mozilla erakundeari lotuta.

Gero eta azkarragoa, segurtasunari garrantzi berezia ematen diona, milaka gehigarri dituena edozein gauza egiteko, nabigatze pribatua, laster-marken kudeaketa trebea, sinkronizazioa... Mozilla Firefox arakatzailearekin dabiltzan gehigarriak, LibreWolf honekin ere badabiltza.


Ezaugarri nagusiak

Nabigatze pribatua

Nabigatu sarean inongo arrastorik utzi gabe.

Firefox Sync

Sinkronizatu historia, laster-markak, fitxak, hobespenak eta pasahitzak makina desberdinetako Firefoxetan.

Fitxen taldeak

Antolatu fitxak nahieran, atazak multzokatuz eta nabigazioa txukun mantenduz.

Pasahitz kudeatzailea

Gogoratu guneetako pasahitzak pop-up leihorik sekula ikusi gabe.

Helbide-barra adimentsua

Aurkitu webgune gogokoenak di-da batean (eta URL korapilatsuak gogoratu beharrik gabe).

Super-abiadura

Ikusi web orriak askoz bizkorrago, zure konputagailuaren memoria gutxiago erabiliz.

Web iruzurraren eta malwarearen aurkako babesa

Gozatu sareko tipo txarren aurkako babesik aurreratuenaz.

Saioa berreskuratzea

Firefox konturatu gabe itxi zaizu? Itzuli itxi aurretik zeunden leku zehatzera.

Laster-markak klik batean

Webguneak arin eta erraz bilatu eta antolatu laster-markak erabiliz.

Pertsonalizazio erraza

Milaka gehigarrik nabigatzailea zeure egiteko askatasuna ematen dizute.

Fitxak

Egin gehiago aldi berean, saguarekin arrastatuz antolatu ditzakezun fitxekin.

Webguneen berehalako identifikazioa

Saihestu online iruzurrak, transakzio arriskutsuak eta faltsutzeak guneen identitate sistemarekin.

Eguneraketa erraza

Egin klik Laguntza > Firefoxi buruz menu-barran eta sakatu Bilatu eguneraketak Firefoxen azken bertsioa eskuratzeko.


Integratutako euskara hiztegia

Testu-eremuetan integratutako hiztegiari esker, hainbat hizkuntzatan idatzitako testuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldearekin batera egindako Hunspell hiztegiari esker eta Librezalek sortutako XPI paketearekin, euskara hiztegia Firefoxen erabil daiteke.

Librezale Persona

Librezale persona.png

Zure Firefoxi jantzi berezia jarri nahi badiozu, Persona bat sortu dugu zuretzat. Bai ondo irakurri duzu, "Persona" bat. Firefoxen itxura modu berezian pertsonalizatzea ahalbidetzen dituzten gaiak dira Personas izenekoak. Librezaleren Persona erabiliz nahi baduzu, hemen daukazu aukera.


Lokalizazioa

Librezale taldeko boluntarioek Firefoxekin egindako lana, proiektu honetan ere ikusten da.