STK
Azalpena
SuperTuxKart lasterketa jolasa da. 3D arkade jolasa da non jokalariek software libreko pertsonaiak aukera ditzakete beren Kart gidari gisa. Arkade jolasa da, lasterketan zehar hainbat gaiztakeria egin eta jasateko aukera baitago, pastel leherkariak bota, bolotara jolastu aurkariak txirlo bezala erabiliz, euli-hiltzaileaz aurkariak zapaldu...
Grafiko txukunak ditu baina programatzaileen helburua ez da "Gran Turismo" motako jolas errealista egitea, jolas ahalik eta dibertigarriena egitea baizik. Kart zein zirkuituak helburu hori bete dezaten saiatu dira. Jolasaren dinamika ere horrela da, gaiztakeriak tarte, gidari onenak ere oztopoak izango ditu irabazle ateratzeko.
Jolas motak
- Bakarka-
- Adimen Artifizialeko (AA) ibilgailuen kontra lasterketak, hiru AA maila daude.
- Ordulariaren aurkako lasterketak, opari eta banana gabe, gidatze maila aztertzeko.
- Liderrari jarraitu jolasa. Izan zaitez bigarren, pasatu gabe!
- Hainbat jokalari-
- Aurreko hiru jolas erak hainbat jokalariren artean eta AA Kart ibilgailuak ere bai.
- Jokalarien arteko borroka. Bota elkarri denetarik, aurkaria akabatu arte!
Gehigarriak
- 0.7.3 bertsiotik aurrera gehigarrien webgunea jarri da martxan.
- Ohiko banaketek larregiko pisu hartuko lukete zirkuitu eta Kart ugari sartuz gero.
- Konponbidea? Jolasa instalatu eta gero bertatik jaitsi gustuko dituzun zirkuitu eta Kart berriak.
Lokalizazioa
SuperTuxKart-en lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. Unean proiektua %100 euskaratuta dago.