Firebug

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Firebug-logoa-128px.png

Firebug

1.11.1 bertsioa

Firebug-pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Firebug web garapenerako tresna bat da.

Nabigatzailean bertan denbora errealean web orrien HTML, CSS eta DOM zuhaitza ikuskatu eta editatzeko aukera ematen du, JavaScript kodea araztu eta exekuzio-denborak analizatu, sareko aktibitatea aztertu, cookie-ak ikusi eta kudeatu...

Bi modutan erabil daiteke Firebug: Mozilla Firefox-en gehigarri bezala eta gainerako nabigatzaileetan Firebug Lite laster-markapplet (bookmarklet) bezala.

BSD lizentzia duen software librea da.

Lokalizazioa

Firefox-en gehigarriak itzultzeko sortutako BabelZilla plataforma erabiltzen da Firebug lokalizatzeko. 1.11.0 bertsiotik aurrera erabil daiteke euskaraz eta unean %100 dago itzulita.

Errorerik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu daitekeela uste baduzue jakinarazi Librezaleko posta-zerrendan edo sortu erabiltzaile bat babelzilla.org-en eta zuzendu.