CoMaps

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

CoMaps logoa.jpg

CoMaps

2025.06.30 hortik hilabetero bertsio berria bertsioa

CoMaps pantaila argazkia.jpg

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

CoMaps mugikorrean Internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea, arrastoak grabatu eta ibilbideak planifikatzea ahalbidetzen duen aplikazio libre, estetiko eta arina da. Organic Maps aplikazioaren aldaera edo forka da, komunitatearen interesak eta parte hartzea erdigunean jartzen duena.

Mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, eta abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbideak bistaratu daitezke, Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk erabili daitezke eta KML/KMZ zein GPX fitxategiak inportatu eta esportatu daitezke. Auto, oinez, bizikletako eta metroko ibilbideak kalkulatzen ditu eta jarraibideak ematen ditu.


Lokalizazioa

Euskaratzea Codeberg bidez egiten da.