Ardour

Librezale.eustik
(Ardour2(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ardour5.png

Ardour

6.2.0 bertsioa

Ardour-nahasgailua-6.2.0.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Azalpena

Ardour audio lan-estazio digital bat da. Audio eta MIDI proiektuak grabatzeko, editatzeko, nahasteko eta masterizatzeko aukera ematen du.

JACK soinu-morroia erabili dezake, LADSPA, LV2 eta VST pluginekin lan egiten du, besteak beste, eta kalitate handiko sorkuntzak egiteko gaitasuna du.

Lokalizazioa

Euskaratzea jadanik Ardourren iturburu-kodean integratuta dago, 6.0 bertsiorako. Gettext-eko lau PO fitxategi daude.

Akatsik sumatuz gero jakinarazi Librezale posta-zerrendan, Porrumentzioren GitHubeko proiektuaren forkean, Telegrameko taldean edota idatzi e-posta helbide hauetara: porrumentzio@riseup.net edo porruren-grabatokia@riseup.net.

Itzulpenarekin jarraitzeko

Ardourren 6 bertsiorako itzulpena %100an osaturik dago, baina itzulpen berriak egin beharko balira, jarri kontaktuan gainean aipatutako helbideekin. Programa itzultzeko .pot, .po eta .mo fitxategi formatuak erabiltzen dira, testua iturburu-kodean integratzen dutenak.

Itzulpen gida ofiziala honako hau da, ingelesez, eta hasiberrientzat azalpen zailekin: Gida ofiziala

Hau ulertzeko zailtasunak edukiz gero, irakurri hurrengo gida hau, euskaraz eta modu errazago batean azalduta dagoena: Ardourren euskarazko gida eta akatsen berri-ematea

Oraindik ere zailtasunak edukiz gero, jarri kontaktuan Lokalizazioa atalean aipatutako helbideekin.


ADI!! Itzultzen hasi aurretik, irakurri atal oso hau, itzulpen irizpideak barne daude eta.


Itzultzeko fitxategiak

Ardourreko itzulpena .po fitxategiekin egiten da eta zehazki fitxategi hauek dira, programaren GitHubeko biltegi ofizialera estekatuta

/gtk2_ardour/po/eu.po

/gtk2_ardour/appdata/po/eu.po

/libs/ardour/po/eu.po

libs/gtkmm2ext/po/eu.po


Itzulpena osatzeko, jarraitu Gida ez ofizial hau 2. puntura arte. Ondoren idatzi komando hau kontsolan, po fitxategiak eguneratzeko: ./waf i18n_po


PO fitxategiak itzultzeko programak

.po fitxategiak editatzeko programa ugari daude:

▪️ poEdit (Linux, Windows, MacOS), xinplea da

▪️ Lokalize (Linux), aurreratuagoa da

▪️ GTranslator (Linux)


Programa hauekin ireki .po edo .pot fitxategiak eta osatu itzulpenak. Aldaketak ikusteko (GNU/Linux banaketetan), idatzi komando hauek egindako aldaketak ikusteko:

   $ ./waf i18n_mo && ./waf install

ondoren idatzi programa exekutatzeko komandoa, 6. bertsiorako:

   $ ardour6


Aldaketak nola gelditu diren ikusi eta, ados bazaudete, jarraitu aurrera.


Itzultzeko irizpideak

Irizpide teknikoak

PO fitxategi hauetan badaude funtzio berezia duten ikurrak:

| ikurrak aurretik duen hitza itzuli behar ez dela adierazten du, orientatzeko balio duela soilik. Ez nahastu / ikurrarekin. Bi adibide hauek, antzekoak izan arren, ez dira berdin itzuli beharko:

   Trees/Branches = Zuhaitzak/Adaxkak
   Trees|Branches = Adaxkak


% ikurrak aldagai bat zehazten ditu eta oro har zenbakiak agertzen dira ondoren (%1, %2...). Ez aldatu aldagai hauek.


Irizpide propioak

Euskarazko itzulpenean homogeneotasun bat mantentzearren, irizpide batzuk zehaztu ditugu:

Aldagaiak

Aldagaiak (%1, %2...) eta deklinazioen artean txertatu beti (r) eta (e) bezalako egiturak, aldagaiaren azken hizkia bokala edo kontsonantea den ez dakigunez deklinazio zuzen bat bermatzeko:

   in %1 = %1(e)n
   to %2 = %2(e)ra
   of %3 = %3(r)en


Batzuetan aldagaiak izen propioak, kokalekuak ala zenbakiak izango diren suposa daiteke. Hau kontuan harturik irizpide zehatz batzuk ezarri ditugu:

Benetan ez badakizue zer izan daiteken aldagaia edo aldagaia bera oso aldakorra bada (direktorio bat kasu), erabili marratxoa (e) egituraren aurretik. Izen propioa dela baldin badakizue, ez gehitu marratxorik:

Aldagaia izen propioa bada "(e)n"

Aldagaia zenbakia bada, "-(e)n"

Letra larriak

Ingelesezko testuan esaldi berean hitz ugari letra larriz hasten direla aurkituko duzue, baina honek ez du esan nahi izen propioak direnik. Euskaratzeko ez erabili egitura hori. Euskaraz esaldiko lehen letra soilik izango da larria eta baita, noski, izen propioenak ere.

Izena ala aditza?

Ingelesezko testuan askotan aurkituko dituzue izena (substantiboa) edo aditza den argi ez daukazuen hitzak. Kasu hauetan jarraitu pausu hauek:

1) Saiatu testuinguruaren arabera esanahi zehatza ateratzen.

2) Begiratu beste hizkuntzetarako itzulpenetan.

3) Sartu esaldi originala Tresna erabilgarriak atalean aipatutako itzultzaile automatiko batean.

4) Oraindik ere zalantza berberarekin bazaudete, itzuli hitza izen moduan eta ahalik eta modu nabarrenean, norberaren interpretazioaren esku gera dadin. Konturatu gara izenak aditza barnebildu dezakeela, baina ez aldrebes.

Marratxoa

Itzulpen honetan marratxoa asko erabili dugu, terminologia zehatz asko baitago eta hitzen arteko loturak ulergarriagoak egiten baititu.

Kontutan hartu siglen ondoren marratxorik erabiltzea hobetsi dugula, adibidez:

   Audio Tracks = audio-pistak
   MIDI Tracks = MIDI pistak


Glosarioa

Hona hemen osatutako glosarioa. Bilatzen ari zaren hitzen bat ez badago hemen, bila ezazu fitxategietan ea hitz hori jada itzulita dagoen eta erabili itzulpen erabiliena.


Analysis = analisi (ez azterketa)

Audio = audio

Audio Regions = audio-eremuak

Audio Tracks, Busses = Audio-pistak, -busak

AudioDiskstream = DiskoAudioa

AudioEngine = AudioMotorra

AudioSource = AudioIturburua

Audition = entzute

AutomationList = AutomatizazioZerrenda

Aux = osag(arri)

Bar = konpas

Beat = pultsu

Bounce = errebotatu

Bundle = konexio-sorta (hortaz ari bada behintzat)

Busses = busak

Butler = morroi

Cannot = ezin da

Clock = erloju

Complete = burututa

Configuration files = konfigurazio-fitxategiak

Controllable = kontrolagailu

Couldn't = ezin izan da

Crop = moztu

Danger! = arriskua!

Debug = arazketa

Dithering = errore-lausotzea

Embed = txertatu

Envelope = uhin-kurba

Fade = lausotze

Fade in = sarrera-lausotze

Fade out = irteera-lausotze

Fader = fader

Feedback = berrelikadura

Ferret = Kuxkuxero

Float = aldakor

Frame = marko

Framerate = marko-abiadura

I/O = S/I

Insert = intserto

Key(board) binding = laster-tekla

Location = kokaleku (edo "toki", testuinguruz)

Location-mark = kokapen-marka

Loop = loop(-a)

MIDI = MIDI

MIDI Tracks = MIDI pistak (marratxorik ez)

Manager = kudeatzaile

Masters = masterrak

Mute = isilarazi

N/A = E/E

Normalize = normalizatu

Numpad = zk-teklatu

Path = bide

Peak = gailur

PDC = PDC

Playhead = denbora-barra

Plugin Scan = plugin-eskaneatzea

Port = ataka

Postfader = postfader

Prefader = prefader

Pre-Release = argitaratu aurreko

Preset (izena) = aurrezarpen

Punch = grabazio-tarte

Range = barruti

Record Mode = Grabazio modua

Recv = jaso(tze)

Region = eremu

Report a Bug = Akatsen berri eman

Resample = birlagindu

Route (aditza) = bideratu

Route (izena) = bideratze

Sample = lagin

Sample Rate = lagin-tasa

Scratch session = saio urratua

Send = bidal(keta)

Shortcut (abstraktua)= lasterbide

Shortcut (zehatza)= laster-tekla

Snapshot = argazki

Solo = solo

Source = iturburu

Stem export = zatika esportatu

Stereo = estereo

Strip = kanal

Stub = kutxa (testuinguruan arabera)

Subgroup = azpitalde

Tape = zinta

Template = txantiloi

Tempo = tempo

Tempo mark(s) = tempo-adierazleak

Threshold = atalase

Timecode = denbora-kodea

Tooltip = argibide

Transient = trantsitorio

Transport = garraio

Video Server = bideo-morroi


Tresna erabilgarriak

Hiztegiak

Elhuyar hiztegiak

Euskaltzaindiaren hiztegia

Word Reference

Terminologia

Microsoften glosarioa

Euskalterm terminologia-basea

Itzultzaile automatikoak

Elhuyarren itzultzaile automatikoa

Deepl itzultzaile automatikoa

Bestelakoak

Librezaleren arau orokorrak

Ingelesezko akronimoak

Ardour tutorialak euskaraz

  • Prestatzen.