AnysoftKeyboard
Azalpena
Anysoft Keyboard Android sistema eragilerako teklatu libre bat da. Telefonoan instalatuz gero hainbat hizkuntzatan idatz daiteke zuzentzaile automatiko baten laguntzaz, tartean euskaraz. Euskarazko paketea instalatuz gero hitz baten lehen letrak idatzi eta hitz osoak proposatuko zaizkigu.
Lokalizazioa
Anysoft Keyboard euskaraz erabili dezakegu Crowdin webgunean egindako itzulpenari esker. Gainera euskarazko hizkuntza paketeari esker (apk gehigarri bat), teklatuak proposamenak euskaraz egin ahal izango ditu, eta 'datraolat' zuriuneak erabili ahal izango dira.
Nola instalatu
1. Instalatu Anysoft Keyboard bera (Google Play edo F-droid bidez)
2. Instalatu Anysoftentzako Basque Language Pack (Google Play edo F-droid bidez)
Informazio gehiago
Librezaleren GitHub zerbitzarian dago euskarazko hizkuntza paketearen kodea