AMule

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Itzulpena eguneratzen

Amuleren itzulpena eguneratzeko prozesuan gaude une honetan. Baliteke instalaturik duzun itzulpena zaharkiturik egotea beraz, itzulpenean arazorik balego berri eman baino lehen probatu fitxategi hau dagokion lekuan jartzen (Debian eta moldaketetan /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/amule.mo)

Amule-logoa.png

aMule

2.3.2 bertsioa

Amule pantosoa.png

Proiektuari buruz

Horia.png

Azalpena

aMule plataforma anitzetarako ed2k edo Kad sareetara konektatu eta bezerotik bezerora P2P konexioak sortu eta fitxategiak partekatzeko programa bat da. Hasieran GNU/Linuxerako ed2k bezero bat sortu nahi izan bazen ere, gaur egun Windowsen, Mac OS X sisteman, Solarisen eta BSD motako sistemetan erabil daiteke.

Agian ezagunagoa den eMule aplikazioaren antzeko ezaugarriak ditu. Biek ala biek kodea partekatzen dute, eta adibidez batekin egindako deskarga partzialak bestearekin jarrai daitezke.

Lokalizazioa

2010eko urtarrilean itzulpena osatu eta eguneraketa bidali zitzaien aMule-ren garatzaileei. Hizkuntza-fitxategiak Librezaleren Pootle zerbitzarian dauzkagu.

Manual orria ere itzultzeko moduan ipini dute beraz inork lagundu nahi izanez gero badago non lan egin (ez da handiegia)