SearXNG
Librezale.eustik
Azalpena
SearXNG meta-bilaketa motor aske bat; hau da, beste bilaketa-motor batzuk erabiltzen ditu bitartekari. SearX bilatzailearen fork bat da, aktiboagoa eta funtzionalitate gehiago dituena.
Deszentralizaturik topa daitezke hainbat instantzia, erabiltzaileak bere ustez fidagarriena erabil dezan: https://searx.space/
Lokalizazioa
Proiektu honen lokalizazioa Weblate plataforma erabiliz burutzen da.
2025ko azaroan, SearXNG bilaketa motorra % 100 euskaraz zegoen.