Terminologia
Estilo-liburua |
---|
Arau orokorrak - Interfazea - Laguntza eta tutorialak - Terminologia - Hizkuntzak eta herrialdeak |
Terminologia eta glosarioak hainbat formatutan erabiltzen dira itzulpenak egiteko orduan. Softwarez lagundutako itzulpenetarako aplikazioetan arrunta da terminologia TBX bezalako XML formatu konplexuetan gordetzea, baina baita CSV motako glosario sinple modura edukitzea ere. Bestalde, poterminology tresnak terminologia potentziala erauzten du PO fitxategietatik.
Edukiak
- 1 Glosarioak
- 2 Euskal hitzez.
- 3 Librezale taldearen irizpide orokor batzuk
- 4 Hainbat terminoren gaineko irizpideak
- 4.1 accesibility
- 4.2 add
- 4.3 admin, administrator
- 4.4 archive
- 4.5 authentication
- 4.6 browser
- 4.7 bug
- 4.8 chat
- 4.9 commit
- 4.10 delete
- 4.11 directory
- 4.12 encrypt-encryption
- 4.13 error
- 4.14 facepalm
- 4.15 feature
- 4.16 file
- 4.17 folder
- 4.18 hinting
- 4.19 insert
- 4.20 issue
- 4.21 line
- 4.22 link
- 4.23 load
- 4.24 manager
- 4.25 NSFW (Not Suitable For Work)
- 4.26 play, player
- 4.27 popover
- 4.28 plot
- 4.29 revolve
- 4.30 remove
- 4.31 rename
- 4.32 RGB
- 4.33 root
- 4.34 rotate
- 4.35 sample rate
- 4.36 screenshot
- 4.37 selfie
- 4.38 sensitive
- 4.39 sticker
- 4.40 support
- 4.41 stroke
- 4.42 token
- 4.43 To tap
- 4.44 tools
- 4.45 tracker
- 4.46 update
- 4.47 upgrade
- 4.48 upload
- 4.49 usability
- 4.50 view
- 4.51 visual style
- 4.52 vulnerability
- 5 ···
Glosarioak
Deskargatu daitezken glosarioak
Hauek dira deskargatu daitezkeen glosario erabilgarrienetako batzuk
- Microsoft-en produktuak euskaratzean erabilitako terminoen zerrenda hemendik deskarga daiteke, TBX formatuan.
- GNOME 3 euskaratzean sortutakoak hemen daude, PO eta CSV formatuetan.
Sarean kontsultatu daitezken glosarioak
- Microsoft Terminology webgunean Microsoften produktuak euskaratzean erabilitako terminoak kontsultatu daitezke
- Mozilla Transvision Mozillaren produktuen terminologia bilatzailea.
- Mozilla Machinery Mozillaren itzulpen memoria bilatzailea.
- Euskalterm Eusko Jaurlaritzaren terminologia banku publikoa da. Android aplikazioa ere badu.
- Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak PDF formatuan:
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza: Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide. 2011..
Tresna lagungarriak
Sakontzeko, ikus: Lan tresnak
- Euskalbar Sarean dauden hiztegi ugaritan bilatzea errazten duen Firefox gehigarri bat da.
- Euskalterm (Android) Euskalterm terminologia banku publikoa kontsultatzea ahalbidetzen duen Android aplikazio bat da.
- Itzuli+ itzultzaile neuronala Firefox gehigarri formatuan.
- Itzuli.
Ondoren datorren testuak ez du irizpide finkatu bat deskribatzen, baizik eta eztabaidarako oinarri bat. Beraz, eztabaidatu, aldatu eta hobetu beharreko alfa fasean dagoen testu modura hartu behar da, eta ez Librezaleko estilo-irizpide onartu modura.
Euskal hitzez.
Ingelesez ondo erroturik dauden terminoak euskaraz hainbat modutan eman litezke. Hautaketaren bat egiteko beharra izanez gero, gogoratuko ditugu hemen Ibon Sarasolak emandako irizpide batzuk [SARASOLA, Ibon: Euskara baturaren ajeak, Alberdania, 1997, (208. or.)]:
- Irizpide nagusia erabileraren irizpidea da<1>; eta hizkuntza idatziari buruz ari garenez gero, erabilera idatziarena, ezein garai edo idazle mota baztertu gabe, eta "gaurko" --hots, azken ehun urteotako-- erabilera idatzia batez ere kontuan izanik. Ildo honetatik, aurreko belaunaldien hitz sortze lanari begirune bereziz begiratu beharko genioke. Oro har, adigai jakin baterako, idatziz gehien erabili izan den hitza onartu beharko genuke.
- "Gaizki eratutako hitza" delako irizpideak ez du zentzurik. Horrelako hitzetan ere erabilerak, eta ez bestelako argudioak, izan behar luke egokitasunaren irizpide.
- Azken urteotan pairatzen dugun diglosia egoeraren ondorio linguistiko kaltegarriak kontua izan beharko genituzke egungo "euskara biziaz" aritzeko orduan. Ildo beretik, Hegoaldekoek soilik osatzen duten "herria" ezin izan daiteke, definizioz ezeren oinarri zuzena.
- Nazioarteko hitzak --eta bereziki nazioarteko esaldi eta esapideak-- Europako hizkuntza gehienetan erabiltzen direnak dira, ez hizkuntzaren batean --hots, gaztelaniaz-- soilik erabiltzen direnak. Erdal hitz bat ezin daiteke onar, berez, benetan nazioartekoa ez bada. Nazioartekotasun maila gutxienekoa espainolak eta frantsesak berdin erabiltzen dituzten hitzek osatzen dute. Nire iritziz hortik behera jotzerik ez dago: salbuespenak salbuespen, nahiago dut hitz asmatu bat --edo hitz bat asmatu-- gaztelaniazkoa soilik dena onartzea baino. Baina ahal den neurrian gutxieneko maila horretatik gora jo beharko genuke, gure egoeran dagoen hizkuntza batek, salbatuko bada, garbizalea izan behar duelako. Bestalde, nazioarteko hitzak, euskarazko ordain egokirik ez dagoenean eta nazioarteko eremu semantikoan soilik onartuko nituzke. Adibidez, "modern(o)" nazioartekoa da, baina hitz hori erabiltzen duten hizkuntza guztiek ez dute gaztelaniaz erabiltzen den esapide eta esaldi guztietan erabiltzen: cf. alemanez Neuzeit, die neuen Sprachen etab., eta beste horrenbeste errusieraz etab.
- Hegoaldeko herri euskara erdaldunduena ontzat harturik, gaztelaniakada hutsei euskal itxura apur bat emanik "euskal hitzak" --hala nola aparkaleku, karteldegi, en(tre)presari-- sortzeko joera guztiz galgarria iruditzen zait, Hego Euskal Herria soilik kontuan hartzen duen alegiazko irtenbidea besterik ez denez gero.
Librezale taldearen irizpide orokor batzuk
- Librezale taldeko kideok ez ditugu behar ditugunean euskal hitzak edo esapideak asmatuko. Asmatzen hasi baino lehenago dauden eta ez dauden hiztegi guztiak arakatuko ditugu.
- Aurretik egindako itzulpenak eta lokalizazioak kontuan hartuko ditugu. Esaterako, lanabesak, erremintak, tresnak, sinonimoak izanik, testuinguru jakin batean, hiruretatik edozein erabil zitekeen. Baina begiratuko dugu nola erabili diren gure aurretik eta zuzentzekorik ez badago (gogoan, batez ere, Sarasolaren azken hiru irizpideak), aurrera egingo dugu azken urteotako ohiturari jarraiki (hau da, gure adibide honetan, testuingururik erabilienean, betiere Tresnak hobetsiko dugu).
- Sarasolak gorago aipatu dituen azken lau irizpideak ere kontuan hartuko ditugu. Hedatuak dauden hegoaldeko hainbat termino saihestuko ditugu baldin eta hiztegietan ordain hobeak topatzen baditugu. Irizpide honi jarraiki librezaleko taldeko baten batek, Sarasolari eta Salabururi jarraiki, tekla eta teklatu/klabierra hitzak saihestu zituen hiztegian Beh. marka zutelako eta giltza, giltzadi hitzak erabili zituen bolada batean. Baina ikusita tekla eta teklatu hitzak askoz erabiliago zirela eta atzera bueltarik ez dutela ematen duela, "tekla" eta "teklatu" horiekin aurrera egitea erabaki zuen. (Bizpahiru aukera dagoenean, begiratu daiteke 'Ereduzko prosa gaur', 'Egungo testuen prosa' eta antzeko datu-baseetan hedatuena zein den ikusteko).
- Hiztegietan Heg. marka, Zah., g.g.er. edo Beh. marka duten hitzak saihestuko ditugu. Ildo beretik, euskalki baten edo batzuen marka daukatenak; hedatuago daudenak hobetsiko ditugu. Betiere Euskaltzaindiak hitz bat hobesteko h., erabiltzeko edo saihesteko e. aholkuei men egiten saiatuko gara.
- Gure helburua, lokalizazioak, euskara hutsaren bidez, ahalik eta errazen ulertzea izanik, batzuetan ingelesez ondo erroturik dagoen termino bakar bat euskaraz bi sinonimoren bidez edo azalpentxo baten bidez emango dugu. Adibide bat: PDFak editatzeko aplikazio batean, ingelesetik euskaratu beharreko terminoa "Legal", testuingururik gabe. Librezale taldeko kide baten ordaina: "Legal formatua ( 8.5 × 14 hazbete; 216 × 356 mm)". (Formatua hitza eta azalpentxoa erantsiz, legezko(a) edo legala hitzak, oso garden geratuko ez zirelakoan).
Hainbat terminoren gaineko irizpideak
Posta-zerrendan (librezale@librezale.eus), Telegram-Matrix (Riot) taldean (http://telegram.me/librezale), (https://riot.im/app/#/room/#librezale:matrix.org) zein foroetan egindako kontsulten ondorioz hainbat termino ilun edo konplexuen gaineko erabileraz hainbat aholku gomendatu dira nolabaiteko kontsentsuz. Besteak beste:
accesibility
irisgarritasuna
2017/8/9 Telegram-en
add
gehitu
data ezezaguna
admin, administrator
administratzailea
data ezezaguna
archive
artxiboa (fitxategia > file)
2017/8/8 Telegram-Matrixen
authentication
saioa hasteko erabiltzaile, pasahitza eta bestelako faktoreak ematea: autentifikazioa lehenesten zaie identifikazioa eta kautotzeari, nahiz eta Euskaltzaindiaren Hiztegian ez den agertzen.
2022/7/19 Telegram-Matrixen
browser
Interneterako = nabigatzailea
Fitxategietarako = arakatzailea
2020/09/03 Telegram-Matrixen
bug
akats
2017/12/10 Telegram-Matrixen
chat
txat
2023/10/8 Telegram-Matrixen
commit
Git inguruan (Github, Gitlab...) commit mantentzea
2023/10/8 Telegram-Matrixen
delete
ezabatu (kendu > remove)
data ezezaguna
directory
direktorioa (karpeta > folder)
data ezezaguna
===dropdown===adjektiboa goitibeherako
2023/11/24 telegram-matrixen
encrypt-encryption
zifratu-zifratze hobe, enkriptatu-enkriptatze eta kodetu-kodetzea baino (eta decrypt, deszifratu).
2023/7/15 telegram-matrixen
error
errore (akats > bug)
data ezezaguna
facepalm
aiene!
2017/6/3 Telegram-Matrixen
feature
GIS eta CAD arloan elementu
Beste testuingurutan: eginbide, ezaugarri
2017/3/17 Telegram-Matrixen
file
fitxategia (artxiboa > archive)
data ezezaguna
folder
karpeta (direktorioa > directory)
data ezezaguna
hinting
Hizkien tartea
2017/3/6 Telegram-matrixen
insert
txertatu (gehitu > add)
data ezezaguna
issue
Git inguruan (Github, Gitlab...) issue mantentzea
2023/10/7 Telegram-Matrixen
line
Marrazkien testuinguruan: marra
Testu-prozesadoreen testuinguruan: lerroa
2017/3/16 Telegram-Matrixen
link
esteka / estekatu
Saihestuko dugu ingelesez bere horretan ematea.
Lotura/lotu asko erabili da eta itzultzaile automatiko batzuek hobetsi dute, baina badirudi esteka/estekatu gehiago erabili dela ereduzko itzulpenetan.
load
Kargatu Upload > igo
manager
kudeatzailea (adminitratzailea > administrator, admin)
2017/8/8 Telegram-Matrixen
NSFW (Not Suitable For Work)
Eduki hunkigarria (Eduki ez egokia laneko edo hezkuntza giroan)
2023/9/30
play, player
Musika alorrean erreproduzitu, erreproduzigailua
2016/12/15 Telegram-Matrixen
popover
bunbuilo
2017/3/5 Telegram-Matrixen
plot
plot (aditza) = Trazatu; plot (izena) = trazatze
2017/3/15 Telegram-Matrixen
revolve
erreboluzionatu
2017/3/14 Telegram-Matrixen
remove
kendu (ezabatu > delete)
data ezezaguna
rename
aldatu izena. 'Berrizendatu' asko erabili bada ere (12 karaktere), inperatiboan gehiago erabili da: aldatu izena (12 karaktere).
RGB
RGB
2017/11/9 Telegram-Matrixen
root
UNIX erabiltzailea = root
Direktorio nagusia = erro(a)
2020/09/10-11 Telegram-Matrixen
rotate
biratu
2017/3/14 Telegram-Matrixen
sample rate
lagin-tasa 2024/1/2 Telegram-Matrixen
screenshot
pantaila-argazkia
2017/2/22 Telegram-Matrixen
selfie
selfi
2017/2/26 Telegram-Matrixen
sensitive
hunkigarri
2018/6/2 Telegram-Matrixen
sticker
eranskailua
2020/4/11
support
laguntza
2022/8/1 Telegram-Matrixen
stroke
trazua
2017/3/16 Telegram-Matrixen
token
token
2017/8/2 Telegram-Matrixen
To tap
Mugikorretan. Tap egin.
2017/3/25 Telegram-Matrixen
tools
tresnak
tracker
aztarnari
2020/08/05 posta-zerrendan
update
Update ekintzari erreferentzia egiten dion kasuetan eguneratzea terminoa hobesten da. Esate baterako: azken eguneratzea 2017/6/22an.
Update software pakete bati erreferentzia egiten dionean eguneraketa terminoa ikusten da erabilgarri, nahiz eta hiztegietan ez den agertzen. Esate baterako: hiru eguneraketa daude eskuragarri.
Horrela:
Update: eguneratu / eguneratze / eguneraketa (testuinguruaren arabera)
Updated: eguneratuta
%d updates: %d eguneratze / %d eguneraketa (testuinguruaren arabera)
2017/6/21 eta 22 Telegram-Matrixen
upgrade
bertsio-berritu, bertsio-berritze
upload
igo
download > deskargatu, jaitsi
load > kargatu
2023/8/24 Telegram-Matrixen
usability
erabilerraztasuna
2017/8/9 Telegram-Matrixen
view
Marrazketa esparruan: bista
2017/3/13 Telegram-Matrixen
visual style
Estilo bisuala
2017/4/19an Telegram-Matrixen
vulnerability
ahulgune, ahultasuna
2017/3/6 Telegram-Matrixen
···
<1> Baina egun erabiltzen diren termino guztiek ez dute onarpen maila bera. Hona Euskaltermen Terminologia Batzordeak erabiltzen dituen ponderazio-markak terminoen fidagarritasuna adierazteko:
- 0 Baztertu beharreko terminoa (Terminologia Batzordeak onartzen ez duena).
- 3 Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako).
- 4 Termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain).
- 4 Eu+ Termino normalizatua/gomendatua.