Hizkuntzak eta herrialdeak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Estilo-liburua
Arau orokorrak - Interfazea - Laguntza eta tutorialak - Terminologia - Hizkuntzak eta herrialdeak


Orri honetan munduko zenbait hizkuntza eta herrialderen izenak euskaraz zeintzuk diren adierazten da.

Hizkuntzak

Hizkuntza gehiagoren izenak Uztaro aldizkariko 54. zenbakian agerturiko Munduko hizkuntzen izenak euskaraz artikuluan daude. Kodeak ISO 639-1 arauaren arabera daude esleiturik.

Kode berriak eta euskaratzeko hizkuntza izen berriak agertuko dira noiz edo noiz. Ikus: Debian proiektuaren ISO kodeen itzulpena.

Munduan zazpi mila hizkuntza baino gehiago daudela kalkulatzen da. Hizkuntza eta herrialdeen izenei buruz Euskaltzaindiak 38. Araua argitaratu zuen. Baina, jakina, bertan ezin izan zituzten munduko hizkuntza gehienen izenak aipatu.

Euskaltzaindiak munduko Estatuetako hizkuntza ofizialen katalogo bat argitaratu zuen: 53. Araua. (Hizkuntza klasikoen eta hilen katalogo bat ere argitaratu zuen: 47. Araua).

Hizkuntza batzuen euskal izenak tradizio nahiko luzea daukate, -frantsesa, ingelesa, gaztelania-, beste batzuk, ordea, ez dira euskaraz erraz topatuko... Librezale taldeko zenbait kidek batzuetan zalantzak izan ditugu munduko hizkuntzen izenak euskaraz ematerakoan. Esate baterako, zalantza orokor honako hau:

Noiz agertuko da -era atzizkia

  • Ingelesezko heteroglotonimoetarako egina dagoen aukeraketa ortografikoa gordetzea, hala nola, chuvashera, chrauera, khalingera, q’anjob’alera edo q’eqchi’era.
  • Oinarritzat hartutako ingelesezko heteroglotonimoa pertsona-taldea edo herrialdea izendatzeko ere erabiltzen bada, -era atzizkia eranstea, hala nola, achuarera, bavariera, igboera edo ingushera, atzizki horren bidez, eta Euskaltzaindiak dioen legez, hizkuntza bereizi egiten baita herritarren eta herrialdeen izenetatik.
  • Aldiz, ingelesezko heteroglotonimoa herritarrak edo eskualdea adierazteko erabiltzen ez bada, edo ez bada halakorik identifikatzeko informaziorik eskuratu, bere horretan erabiltzea erabaki da, -era atzizkia erantsi barik, alegia. Kasu horietako adibideak honakoak dira: aguano, andoke, halung edo peere.
·

Paragrafo horien iturria:


Iturri beretik:

  • Euskaltzaindiak arautu ez dituen, (38., 47. eta 53. arauetan), gainerako heteroglotonimoetarako, ingelesezko heteroglotonimoetan oinarritutako egokitzapena proposatzen da, horrela erraztu egiten baita beste hizkuntzetan idatzitako hizkuntza jakin bati buruzko informazioa biltzea. Aipatu egokitzapena jarraian zehaztuko diren irizpideak kontuan izanik egin da:
  • Oinarritzat jasotako ingelesezko heteroglotonimoak atzizkiren bat biltzen badu, atzizki hori euskal atzizkiaz ordezkatzea, esate baterako, asturiera (< asturian), ossetiera (< ossetic), piemontera (< piemontese) edo serbiera (< serbian).

Nola gehitu -era atzizkia

  • Oinarritzat jasotako ingelesezko heteroglotonimoa ‘e’ bokalaz amaitzen bada, -era atzizkia eranstean ‘-e + e- = ee’ fonetika-legea gordetzea, hala nola, eveera (eve + -era), kagateera (kagate + -era) edo mattoleera (mattole + -era).
  • Jatorrizko heteroglotonimoak ‘e’ bi biltzen baditu hitz-amaieran, bokal-kopuru hori soiltzea, esate baterako, creera (<cree + -era) kasuan.
  • Oinarritzat jasotako ingelesezko heteroglotonimoa ‘a’ bokalaz amaitzen bada, ‘-a + e- = e’ fonetika-legearen arabera proposatzea... abazera (abaza + -era), amueshera (amuesha + -era), damera (dama + -era) edo medumbera (medumba + -era).
  • Oinarrizko heteroglotonimoa ‘ea’ hiatumez/bokal sekuentziaz amaitzen bada, ‘-eera’ idaztea -era atzizkia eranstean, hala nola, tibea > tibeera.
  • Oinarrizko heteroglotonimoa silaba bakarrekoa baldin bada, amaierako ‘a’ bokala gordetzea, hala nola, gaera (< ga + -era).
  • Oharra. Euskaraz hizkuntzek ez dute hasierako letra larriaren beharrik.
Adibidea. Ingelesez askotan topatuko ditugu honelakoak: Central Dusun. Esaldiaren hasieran ez badago, euskaraz 'erdialdeko dusunera' idatziko dugu. Letra xehez.



Kodea ingelesa euskara frantsesa gaztelania
ab Abkhazian abkhaziera abkhazien abkhaziano
af Afrikaans afrikaans afrikaans afrikaans
sq Albanian albaniera albanais albanés
am Amharic amharera amharique amárico
ar Arabic arabiera arabe árabe
hy Armenian armeniera arménien armenio
as Assamese assamera assamais asamés
ae Avestan avestera avestique avéstico
ay Aymara aimara aymara aymará
az Azerbaijani azerbaijanera azerbaïdjanais; azéri azerí
ba Bashkir baxkirera bashkir bashkir
eu Basque euskara basque vasco
ber Berber; Amazigh berberera; amazigera berbère bereber
bn Bengali; Bangla bengalera bengali bengalí
dz Bhutani dzongkha bhoutani bhutaní
be belarusian bielorrusiera biélorusse bieloruso
bi Bislama bislama bislama bislama
br Breton bretoiera breton bretón
bg Bulgarian bulgariera bulgare búlgaro
my Burmese birmaniera birman birmano
be Byelorussian bielorrusiera biélorusse bielorruso
byn Bilen bilen bilen bilen
km Cambodian khemerera cambodgien camboyano
ca Catalan katalan catalan catalán
ce Chechen txetxenera tchétchène checheno
ny Chichewa chewera (chichewa) chichewa chichewa
zh Chinese txinera chinois chino
cv Chuvash txuvaxera tchouvache chuwash
co Corsican korsikera corse corso
hr Croatian kroaziera croate croata
cs Czech txekiera tchèque checo
da Danish daniera danois danés
dv Divehi dhivehi (maldivera) divehi maldivo
nl Dutch nederlandera néerlandais holandés
en English ingeles anglais inglés
eo Esperanto esperanto espéranto esperanto
et Estonian estoniera estonien estonio
fo Faroese faroera féroïen feroés
fj Fiji fijiera fidji fidji
fi Finnish finlandiera / suomiera finnois finlandés, finés
fr French frantses français francés
fy Frisian frisiera frison frisio
gl Galician galego / galiziera galicien gallego
ka Georgian georgiera / kartveliera géorgien georgiano
de German aleman allemand alemán
el Greek greko / greziera grec griego
kl Greenlandic groenlandiera groenlandais groenlandés
gn Guarani guaraniera guarani guaraní
gu Gujarati gujaratera goujrati gujarati
ha Hausa hausa haoussa hausa
he Hebrew hebreera hébreu hebreo
hi Hindi hindi hindi hindi
ho Hiri Motu hiri motu hiri motu hiri motu
hu Hungarian hungariera / magyarrera hongrois húngaro
is Icelandic islandiera islandais islandés
id Indonesian indonesiera indonésien indonesio
ga Irish gaelera / gaeliko (Irlandakoa) irlandais irlandés
it Italian italiera italien italiano
ja Japanese japoniera japonais japonés
kn Kannada kannada kannada kannada
ks Kashmiri kaxmirera kashmiri kashmiri
kk Kazakh kazakhera kazakh kazaj
km Khmer khmerera khmer khmer
rw Kinyarwanda kinyaruanda kinyarwanda kinyarwanda
ky Kirghiz kirgizera kirghiz kirghiz
rn Kirundi kirundi kiroundi kiroundi
kv Komi komiera komi komi
ko Korean koreera coréen coreano
ku Kurdish kurduera kurde curdo
lo Laothian laosera laotien laosiano
la Latin latin latin latín
lv Latvian; Lettish letoniera letton, lettonien letón
ln Lingala lingala lingala lingala
lt Lithuanian lituaniera lituanien lituano
lb Luxemburgish luxenburgera luxembourgeois luxemburgués
mk Macedonian mazedoniera macédonien macedonio
mg Malagasy malgaxe malgache malgache
ms Malay malaysiera malais malayo
ml Malayalam malabarera malayalam malayalam
mt Maltese maltera maltais maltés
gv Manx Gaelic manera (Man uharteko gaelikoa) gaélique de l'Île de Man gaélico de la Isla de Man
mi Maori maoriera maori maorí
mr Marathi marathera marathe maratí
mo Moldavian moldaviera moldave moldavo
mn Mongolian mongoliera mongol mongol
na Nauru nauruera nauri naurí
ne Nepali nepalera népalais nepalés
no Norwegian norvegiera norvégien noruego
oc Occitan okzitaniera occitan occitano
or Oriya oriya oriya oriya
pi Pali paliera pâli pali
ps Pashto, Pushto paxtuera pashto pashto
fa Persian persiera persan persa
pl Polish poloniera polonais polaco
pt Portuguese portuges portugais portugués
pa Punjabi punjabera pendjabi punyabi
qu Quechua kitxua quichua quechua
rm Rhaeto-Romance erretorromaniera rhéto-roman reto-romance
ro Romanian errumaniera roumain rumano
ru Russian errusiera russe ruso
sm Samoan samoera samoan samoano
sg Sangho sango sango sango
sa Sanskrit sanskrito sanscrit sánscrito
gd Scots Gaelic gaelera / gaeliko (Eskoziakoa) gaélique écossais gaélico escocés
sr Serbian serbiera serbe serbio
sh Serbo-Croatian serbokroaziera serbo-croate serbo-croata
st Sesotho sothoera (Hego Afrika, Lesotho) sesotho sesotho
tn Setswana tswanera (Botswana, Hego Afrika) setchwana setchwana
sd Sindhi sindhi sindhi sindhi
si Singhalese sinhala singhalais singalés
sk Slovak eslovakiera slovaque eslovaco
sl Slovenian esloveniera slovène esloveno
so Somali somaliera somali somalí
es Spanish espainiera / gaztelania espagnol español, castellano
sw Swahili swahili swahili swahili
sv Swedish suediera suédois sueco
tl Tagalog tagalo tagal tagalo
tg Tajik tajikera tadjik tayic
ta Tamil tamilera tamil tamil
tt Tatar tatarera tatar tatar
te Telugu telugu télougou telugu
th Thai thaiera/thailandiera thaï tailandés
bo Tibetan tibetera tibétain tibetano
to Tonga tongera tonga tonga
ts Tsonga tsongera tsonga tsonga
tr Turkish turkiera turc turco
tk Turkmen turkmenera turkmène turkmeno
ug Uigur uigurrera ouïgour uigur
uk Ukrainian ukrainera ukrainien ucraniano
ur Urdu urdu ourdou urdu
uz Uzbek uzbekera ouzbek uzbequiano
ve Venda vendera venda venda
vi Vietnamese vietnamera vietnamien vietnamita
vo Volapük volapük volapük volapuk
cy Welsh gales gallois galés
wo Wolof wolofera ouolof uolof
xh Xhosa xhosera xhosa xhosa
yi Yiddish yiddish yidich yidish
yo Yoruba jorubera yorouba yoruba
zu Zulu zuluera zoulou zulú

Herrialdeak

Ondorengo zerrendan Euskaltzaindiaren arauetatik (36, 38, 70, 154, 159, 164, 167, 168, 169, 170 eta 171) ateratako leku-izenak agertzen dira. Euskaltzaindiak arautu gabeko izenak baina lokalizazio desberdinetan erabili izan direnak * batez daude markaturik. Herrialdeen bi letratako kodeak ISO 3166 arauaren arabera daude definiturik. (Ikus, euskal wikipedian: ISO 3166-1).

Oharra: Hurrengo zerrenda Euskaltzaindiaren arauetatik atera zen eta hutsunerik topatu bazen Wikipediako editoreek egindako hautuak kontuan hartu izan ziren.
Batzuetan euskaraz bi aukera agertzen dira. Lokalizazioak egiterakoan, baina, bietatik bat hautatzea komeni. Librezale bakoitza libre da, jakina, bietatik bat hautatzeko. Bietatik lehenengoak, hobetsi zituen behin librezale kide batek, gehien erabiltzen dena horixe izaten dela pentsatuz.


Kodea ingelesa frantsesa gaztelania euskara izen osoa
AF Afghanistan Afghanistan Afganistán Afghanistan Afganistango Estatu Islamiarra
AX Åland Islands Åland, Îles Islas Aland Aland Uharteak
AL Albania Albanie Albania Albania Albaniako Errepublika
DZ Algeria Algérie Argelia Aljeria Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa
AS American Samoa Samoa Américaines Samoa Americana Samoa Estatubatuarra / Samoa Iparramerikarra
AD Andorra Andorre Andorra Andorra Andorrako Printzerria
AO Angola Angola Angola Angola Angolako Errepublika
AO Angola Angola Angola Angola Angolako Errepublika
AI Anguilla Anguilla Anguila Aingira (Aingira uhartea)
AQ Antarctica Antarctique Antártida (la) Antartika
AG Antigua and Barbuda Antigua et Barbuda Antigua y Barbuda Antigua eta Barbuda
AR Argentina Argentine Argentina Argentina Argentinako Errepublika
AM Armenia Arménie Armenia Armenia Armeniako Errepublika
AW Aruba Aruba Aruba Aruba
AU Australia Australie Australia Australia Australiako Commonwealth
AT Austria Autriche Austria Austria Austriako Errepublika
AZ Azerbaijan Azerbaïdjan Azerbaiyán Azerbaijan Azerbaijango Errepublika
BS Bahamas Bahamas Bahamas Bahamak Bahametako Commonwealth
BH Bahrain Bahreïn Bahréin Bahrain Bahraingo Erresuma
BD Bangladesh Bangladesh Bangladesh Bangladesh Bangladeshko Herri Errepublika
BB Barbados Barbade Barbados Barbados
BY Belarus Bélarus

(Biélorussie)

Bielorrusia

(Belarús)

Bielorrusia Bielorrusiako Errepublika
BE Belgium Belgique Bélgica Belgika Belgikako Erresuma
BZ Belize Belize Belice Belize
BJ Benin Bénin Benín Benin Beningo Errepublika
BT Bhutan Bhoutan Bhután Bhutan Bhutango Erresuma
BO Bolivia Bolivie Bolivia Bolivia Boliviako Errepublika
BA Bosnia and Herzegovina Bosnie-Herzégovine Bosnia y Herzegovina Bosnia-Herzegovina Bosnia eta Herzegovina
BW Botswana Botswana Botsuana Botswana Botswanako Errepublika
BV Bouvet Island Bouvet, Île Isla Bouvet Bouvet uhartea*
BR Brazil Brésil Brasil Brasil Brasilgo Errepublika Federala
IO British Indian Ocean Territory Océan Indien, Territoire Britannique de l' Territorio Británico del Océano Índico Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea*
BN Brunei Darussalam Brunéi Darussalam Brunéi Brunei Bruneiko Estatua, Bakearen Egoitza (Negara Brunei Darussalam)
BG Bulgaria Bulgarie Bulgaria Bulgaria Bulgariako Errepublika
BF Burkina Faso Burkina Faso Burkina Faso Burkina Faso
BI Burundi Burundi Burundi Burundi Burundiko Errepublika
KH Cambodia Cambodge Camboya Kanbodia Kanbodiako Erresuma
CM Cameroon Cameroun Camerún Kamerun Kamerungo Errepublika
CA Canada Canada Canadá Kanada
CV Cape Verde Cap-Vert Cabo Verde Cabo Verde
KY Cayman Islands Caïmanes, Îles Islas Caimán Kaiman uharteak
CF Central African Republic centrafricaine, République República Centroafricana Afrika Erdiko Errepublika
TD Chad Tchad Chad Txad Txadeko Errepublika
CL Chile Chili Chile Txile Txileko Errepublika
CN China Chine China Txina Txinako Herri Errepublika
CX Christmas Island Christmas, Île Isla Christmas Christmas / Christmas uhartea
FR - CP Clipperton Island Île de Clipperton / Île de la Passion Isla de la Pasión Cliperton uhartea*
CC Cocos (Keeling) Islands Cocos (Keeling), Îles Islas Cocos (Keeling) Cocosak / Cocos uharteak / Keeling uharteak
CO Colombia Colombie Colombia Kolonbia Errepublika
KM Comoros Comores Comoras Komoreak Komoreetako Batasuna
CG Congo Congo (République du del Congo) Congo (República del Congo) Kongo Kongoko Errepublika
CD Congo, The Democratic Republic of Congo, République démocratique du Congo (República Democrática del Congo) Kongo Kongoko Errepublika Demokratikoa (lehen Zaire)
CK Cook Islands Cook, Îles Islas Cook Cook uharteak
CR Costa Rica Costa Rica Costa Rica Costa Rica Costa Ricako Errepublika
CI Côte d'Ivoire Côte d'Ivoire Costa de Marfil Boli Kosta Boli Kostako Errepublika
HR Croatia Croatie Croacia Kroazia Kroaziako Errepublika
CU Cuba Cuba Cuba Kuba Kubako Errepublika
CW Curaçao Curaçao Curazao / Curasao Curaçao / Curaçao uhartea
CY Cyprus Chypre Chipre Zipre Zipreko Errepublika
CZ Czech Republic tchèque, République Chequia (República Checa) Txekia Txekiar Errepublika
DK Denmark Danemark Dinamarca Danimarka Danimarkako Erresuma
DJ Djibouti Djibouti Yibuti Djibuti Djibutiko Errepublika
DM Dominica Dominique Dominica Dominika Dominikako Commonwealth-a
DO Dominican Republic dominicaine, République República Dominicana Dominikar Errepublika
EC Ecuador Équateur Ecuador Ekuador Ekuadorko Errepublika
EG Egypt Égypte Egipto Egipto Egiptoko Arabiar Errepublika
SV El Salvador El Salvador El Salvador El Salvador El Salvadorko Errepublika
GQ Equatorial Guinea Guinée équatoriale Guinea Ecuatorial Ekuatore Ginea Ekuatore Gineako Errepublika
ER Eritrea Érythrée Eritrea Eritrea Eritreako Estatua
EE Estonia Estonie Estonia Estonia Estoniako Errepublika
ET Ethiopia Éthiopie Etiopía Etiopia Etiopiako Errepublika Demokratiko Federala
FK Falkland Islands (Malvinas) Falkland, Îles (Malvinas) Malvinas, islas Falkland uharteak / Malvinak
FO Faroe Islands Féroé, Îles Faroe Faroe uharteak
FJ Fiji Fidji Fiyi Fiji Fiji Uharteetako Errepublika
FI Finland Finlande Finlandia Finlandia / Suomi Finlandiako Errepublika / Suomiko Errepublika
FR France France Francia Frantzia Frantziako Errepublika
GF French Guiana Guyane Française Guyana Francesa Guyana Frantsesa
PF French Polynesia Polynésie Française Polinesia Francesa Polinesia Frantsesa
TF French Southern Territories Terres Australes Françaises Territorios Australes Franceses Hegoaldeko lurralde frantsesak*
GA Gabon Gabon Gabón Gabon Gabondar Errepublika
GM Gambia Gambie Gambia Gambia Gambiako Errepublika
GE Georgia Géorgie Georgia Georgia
DE Germany Allemagne Alemania Alemania Alemaniako Errepublika Federala
GH Ghana Ghana Ghana Ghana Ghanako Errepublika
GI Gibraltar Gibraltar Gibraltar Gibraltar*
GR Greece Grèce Grecia Grezia Heleniar Errepublika
GL Greenland Groenland Groenlandia Groenlandia
GD Grenada Grenade Granada Grenada
GP Guadeloupe Guadeloupe Guadalupe Guadalupe
GU Guam Guam Guam Guam
GT Guatemala Guatemala Guatemala Guatemala Guatemalako Errepublika
GG Guernsey Guernesey Guernesey Guernesey
GN Guinea Guinée Guinea Ginea Gineako Errepublika
GW Guinea-Bissau Guinée-Bissau Guinea-Bissau Ginea Bissau Ginea Bissauko Errepublika
GY Guyana Guyana Guyana Guyana Guyanako Errepublika Kooperatiboa
HT Haiti Haïti Haití Haiti Haitiko Errepublika
HM Heard Island and Mcdonald Islands Heard, Île et Mcdonald, Îles Islas Heard y McDonald Heard eta McDonald uharteak*
VA Holy See (Vatican City State) Saint-Siège (État De La Cité Du Vatican Santa Sede (Estado de la Ciudad del Vaticano) Vatikanoa / Vatikano Hiriko Estatua / Egoitza Santua
HN Honduras Honduras Honduras Honduras Hondurasko Errepublika
HK Hong Kong Hong-Kong Hong Kong Hong Kong*
HU Hungary Hongrie Hungría Hungaria Hungariako Errepublika
IS Iceland Islande Islandia Islandia Islandiako Errepublika
IN India Inde India India Indiako Errepublika
ID Indonesia Indonésie Indonesia Indonesia Indonesiako Errepublika
IR Iran, Islamic Republic of Iran, République Islamique d' Irán Iran Irango Islamiar Errepublika
IQ Iraq Iraq Iraq Irak Irakeko Errepublika
IE Ireland Irlande Irlanda Eire / Irlanda
IM Isle of Man Île de Man Isla de Man Man uhartea
IL Israel Israël Israel Israel / Israelgo Estatua
IT Italy Italie Italia Italia Italiako Errepublika
JM Jamaica Jamaïque Jamaica Jamaika
JP Japan Japon Japón Japonia
JE Jersey Jersey Jersey Jersey
JO Jordan Jordanie Jordania Jordania Jordaniako Haxemi Erresuma
KZ Kazakhstan Kazakhstan Kazajstán Kazakhstan Kazakhsatango Errepublika
KE Kenya Kenya Kenia Kenya Kenyako Errepublika
KI Kiribati Kiribati Kiribati Kiribati Kiribatiko Errepublika
KP Korea, Democratic People's Republic of Corée, République populaire démocratique de Corea del Norte Ipar Korea Koreako Herri Errepublika Demokratikoa
KR Korea, Republic of Corée, République de Corea del Sur Hego Korea Koreako Errepublika
KW Kuwait Koweït Kuwait Kuwait Kuwaiteko Estatua
KG Kyrgyzstan Kirghizistan Kirguistán Kirgizistan/Kirgizia Kirgizistango Errepublika
LA Lao People's Democratic Republic Lao, République démocratique populaire Laos Laos Laosko Herri Errepublika Demokratikoa
LV Latvia Lettonie Letonia Letonia Letoniako Errepublika
LB Lebanon Liban Líbano Libano Libanoko Errepublika
LS Lesotho Lesotho Lesotho Lesotho Lesothoko Erresuma
LR Liberia Libéria Liberia Liberia Liberiako Errepublika
LY Libya Libye Libia Libia Libiako estatua
LI Liechtenstein Liechtenstein Liechtenstein Liechtestein Liechtesteingo Printzerria
LT Lithuania Lituanie Lituania Lituania Lituaniako Errepublika
LU Luxembourg Luxembourg Luxemburgo Luxenburgo (Luxemburg ere onartzen da) Luxenburgoko Dukerri Handia
MO Macao Macao Macau Macao / Macau
MK Macedonia, former Yugoslav Republic of The Macédoine, l'ex-république Yougoslave de Macedonia Mazedonia Mazedoniako Errepublika (estatuak bere buruari emandako izendapena da. Nazioarteko erakundeetan behin-behineko izendapen ofiziala hau da: Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia)
MG Madagascar Madagascar Madagascar Madagaskar Madagaskarko Errepublika
MW Malawi Malawi Malawi Malawi Malawiko Errepublika
MY Malaysia Malaisie Malasia Malaysia
MV Maldives Maldives Maldivas Maldivak Maldivetako Errepublika
ML Mali Mali Malí Mali Maliko Errepublika
MT Malta Malte Malta Malta Maltako Errepublika
MH Marshall Islands Marshall, Îles Islas Marshall Marshall uharteak Marshall Uharteetako Errepublika
MQ Martinique Martinique Martinica Martinika
MR Mauritania Mauritanie Mauritania Mauritania Mauritaniako Errepublika Islamiarra
MU Mauritius Maurice Mauricio Maurizio Maurizioko Errepublika
YT Mayotte Mayotte Mayotte Mayotte
MX Mexico Mexique México Mexiko Mexikoko Estatu Batuak
FM Micronesia, Federated States of Micronésie, États Fédérés de Micronesia Mikronesia Mikronesiako Estatu Federatuak
MD Moldova, Republic of Moldova, République de Moldavia (Moldova) Moldavia Moldaviako Errepublika
MC Monaco Monaco Mónaco Monako Monakoko Printzerria
MN Mongolia Mongolie Mongolia Mongolia
ME Montenegro Monténégro Montenegro Montenegro Montenegroko Errepublika
MS Montserrat Montserrat Montserrat Montserrat*
MA Morocco Maroc Marruecos Maroko Marokoko Erresuma
MZ Mozambique Mozambique Mozambique Mozambike Mozambikeko Errepublika
MM Myanmar Myanmar (Birmanie) Myanmar (Birmania) Myanmar (Birmania) Myanmarko Batasuna (Birmaniako Batasuna)
NA Namibia Namibie Namibia Namibia Namibiako Errepublika
NR Nauru Nauru Nauru Nauru Nauruko Errepublika
NP Nepal Népal Nepal Nepal Nepalgo Erresuma
NL Netherlands Pays-Bas Países Bajos Herbehereak Herbehereetako Erresuma
AN Netherlands Antilles Antilles néerlandaises (Antilles hollandaises) Antillas holandesas Holandarren Antillak
NC New Caledonia Nouvelle-Calédonie Nueva Caledonia Kaledonia Berria
NZ New Zealand Nouvelle-Zélande Nueva Zelanda Zeelanda Berria
NI Nicaragua Nicaragua Nicaragua Nikaragua Nikaraguako Errepublika
NE Niger Niger Níger Niger Nigerko Errepublika
NG Nigeria Nigéria Nigeria Nigeria Nigeriako Errepublika Federala
NU Niue Niué Isla Niue Niue *
NF Norfolk Island Norfolk, Île Isla Norfolk Norfolk uhartea *
MP Northern Mariana Islands Mariannes du Nord, Îles Marianas Marianak / Mariana uharteak
NO Norway Norvège Noruega Norvegia Norvegiako Erresuma
OM Oman Oman Omán Oman Omango Sultanerria
PK Pakistan Pakistan Pakistán Pakistan Pakistango Islamiar Errepublika
PW Palau Palaos Paláu (Palaos) Palau Palauko Errepublika
PS Palestinian Territory, Occupied Palestinien Occupé, Territoire Territorio Palestino ocupado Palestinako lurralde okupatua *
PA Panama Panama Panamá Panama Panamako Errepublika
PG Papua New Guinea Papouasie-Nouvelle-Guinée Papúa Nueva Guinea Papua Ginea Berria Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea
PY Paraguay Paraguay Paraguay Paraguai Paraguaiko Errepublika
PE Peru Pérou Perú Peru Peruko Errepublika
PH Philippines Philippines Filipinas Filipinak Filipinetako Errepublika
PN Pitcairn Pitcairn Pitcairn Pitcairn uharteak*
PL Poland Pologne Polonia Polonia Poloniako Errepublika
PT Portugal Portugal Portugal Portugal Portugalgo Errepublika
PR Puerto Rico Porto Rico Puerto Rico Puerto Rico Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua
QA Qatar Qatar Catar Qatar Qatarko Estatua
RE Réunion Réunion Reunion Réunion
RO Romania Roumanie Rumanía Errumania
RU Russian Federation Russie, Fédération de Rusia Errusia Errusiar Federakundea
RW Rwanda Rwanda Ruanda Ruanda Ruandako Errepublika
BL Saint Barthélemy Saint-Barthélemy San Bartolomé Saint Barthélemy *
SH Saint Helena Sainte-Hélène Santa Helena / Elena Santa Helena
KN Saint Kitts and Nevis Saint-Kitts-et-Nevis San Cristóbal y Nieves Saint Kitts eta Nevis Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
LC Saint Lucia Sainte-Lucie Santa Lucía Santa Luzia
MF Saint Martin Saint-Martin San Martín San Martin
PM Saint Pierre and Miquelon Saint-Pierre-et-Miquelon San Pedro y Miquelón Saint-Pierre eta Mikelune
VC Saint Vincent and The Grenadines Saint-Vincent-et-les Grenadines San Vicente y las Granadinas Saint Vincent eta Grenadinak
WS Samoa Samoa Samoa Samoa Samoako Estatu Burujabea
SM San Marino Saint-Marin San Marino San Marino San Marinoko Errepublika
ST Sao Tome and Principe Sao Tomé-et-Principe Santo Tomé y Príncipe Sao Tome eta Principe Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoa
SA Saudi Arabia Arabie saoudite Arabia Saudí Saudi Arabia Saudi Arabiako Erresuma
SN Senegal Sénégal Senegal Senegal Senegalgo Errepublika
RS Serbia Serbie Serbia Serbia Serbiako Errepublika
SC Seychelles Seychelles Seychelles Seychelleak Seychelleetako Errepublika
SL Sierra Leone Sierra Leone Sierra Leona Sierra Leona Sierra Leonako Errepublika
SG Singapore Singapour Singapur Singapur Singapurko Errepublika
AN St. Maarten/ Sint Maarten Sint Maarten Sint Maarten Sint Maarten * (Herbehereetako Erresumako lurraldea)
SK Slovakia Slovaquie Eslovaquia Eslovakia Eslovakiar Errepublika
SI Slovenia Slovénie Eslovenia Eslovenia Esloveniako Errepublika
SB Solomon Islands Salomon, Îles Islas Salomón Salomon Uharteak
SO Somalia Somalie Somalia Somalia
ZA South Africa Afrique du Sud Sudáfrica Hegoafrika Hegoafrikako Errepublika
GS South Georgia and the South Sandwich Islands Géorgie du Sud et les Îles Sandwich du Sud Georgia del Sur e Islas Sándwich del Sur Hegoaldeko Georgiak (Hegoaldeko Georgia uharteak) eta Hegoaldeko Sandwichak (Hegoaldeko Sandwich uharteak)
SS South Sudan Soudan du Sud Sudán del Sur Hego Sudan
ES Spain Espagne España Espainia Espainiako Erresuma
LK Sri Lanka Sri Lanka Sri Lanka Sri Lanka Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa
SD Sudan Soudan Sudán Sudan Sudango Errepublika
SR Suriname Suriname Surinam Surinam Surinamgo Errepublika
SJ Svalbard and Jan Mayen Svalbard et Île Jan Mayen Svalbard y Jan Mayen Svalbard eta Jan Mayen uharteak
SZ Swaziland Swaziland Suazilandia Swazilandia Swazilandiako Erresuma
SE Sweden Suède Suecia Suedia Suediako Erresuma
CH Switzerland Suisse Suiza Suitza Suitzar Konfederakundea
SY Syrian Arab Republic Syrienne, République Arabe / Syrie Siria Siria Siriako Arabiar Errepublika
TW Taiwan, Province of China Taïwan, Province de Chine Taiwán Taiwan Txinako Errepublika
TJ Tajikistan Tadjikistan Tayikistán Tajikistan Tajikistango Errepublika
TZ Tanzania, United Republic of Tanzanie, République-Unie de Tanzania Tanzania Tanzaniako Errepublika Batua
TH Thailand Thaïlande Tailandia Thailandia Thailandiako Erresuma
TL Timor-Leste Timor-Leste Timor Oriental Ekialdeko Timor Ekialdeko Timorko Errepublika Demokratikoa
TG Togo Togo Togo Togo Togoko Errepublika
TK Tokelau Tokelau Tokelau Tokelau
TO Tonga Tonga Tonga Tonga Tongako Erresuma
TT Trinidad and Tobago Trinité-et-Tobago Trinidad y Tobago Trinidad eta Tobago Trinidad eta Tobagoko Errepublika
TN Tunisia Tunisie Túnez Tunisia Tunisiako Errepublika
TR Turkey Turquie Turquía Turkia Turkiako Errepublika
TM Turkmenistan Turkménistan Turkmenistán Turkmenistan
TC Turks and Caicos Islands Turks et Caïques, Îles Islas Turcas y Caicos Turk eta Caico uharteak
TV Tuvalu Tuvalu Tuvalu Tuvalu
UG Uganda Ouganda Uganda Uganda Ugandako Errepublika
UA Ukraine Ukraine Ucrania Ukraina
AE United Arab Emirates Émirats arabes unis Emiratos Árabes Unidos Arabiar Emirerri Batuak
GB United Kingdom Royaume-Uni Reino Unido Erresuma Batua Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
US United States États-Unis Estados Unidos Ameriketako Estatu Batuak AEB
UM United States Minor Outlying Islands Îles mineures éloignées des États-Unis Islas menores alejadas de los Estados Unidos Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak *
UY Uruguay Uruguay Uruguay Uruguai Uruguaiko Ekialdeko Errepublika
UZ Uzbekistan Ouzbékistan Uzbekistán Uzbekistan Uzbekistango Errepublika
VU Vanuatu Vanuatu Vanuatu Vanuatu Vanuatuko Errepublika
VA Vatican City State / Holy See État De La Cité Du Vatican / Saint-Siège Estado de la Ciudad del Vaticano / Santa Sede Vatikanoa / Vatikano Hiriko Estatua / Egoitza Santua
VE Venezuela Venezuela Venezuela Venezuela Venezuelako Bolibartar Errepublika
VN Viet Nam Viet Nam Vietnam Vietnam Vietnamgo Errepublika Sozialista
VG Virgin Islands, British Îles Vierges Britanniques Islas Vírgenes Británicas Birjina britainiar uharteak / Birjina uharteak (britainiarrak) *
VI Virgin Islands, U.S. Îles Vierges des États-Unis Islas Vírgenes (EEUU) Birjina uharte estatubatuarrak / Birjina uharteak (amerikarrak) *
WF Wallis And Futuna Wallis et Futuna Wallis y Futuna Wallis eta Futuna
EH Western Sahara Sahara Occidental Sahara Occidental Mendebaldeko Sahara *
YE Yemen Yémen Yemen Yemen
CD Zaire Zaïre Zaire Zaire (orain Kongoko Errepublika Demokratikoa)
ZM Zambia Zambie Zambia Zambia Zambiako Errepublika
ZW Zimbabwe Zimbabwe Zimbabue Zimbabwe Zimbabweko Errepublika