Estilo-liburua

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Estilo-liburua
Arau orokorrak - Interfazea - Laguntza eta tutorialak - Terminologia - Hizkuntzak eta herrialdeak


Gune honetan Librezalek erabiliko duen estilo-liburua garatu nahi dugu.

Estilo-liburua hainbat ataletan banaturik dago. Hasieran euskaraz informatikako testuak idaztean erabili beharreko zenbait irizpide ematen dira. Arau orokor hauek Euskaltzaindiak emandakoak edo teknologiaren alorrean lan egiten duten beste erakunde batzuek (Elhuyar, UZEI...) proposatutakoak dira.

Bigarrenik, orain arte Librezaleren lan nagusia izan den software lokalizazioa hobetzeko balio beharko luketen irizpideak ematen dira. Alde batetik, interfazeak lokalizatzerakoan aurkitutako zalantzak eta zailtasunak arinduko dituzten irizpideak ematen dira, eta bestetik, softwarearen inguruan sortzen den gainerako informazioa (laguntza eta tutorialak) euskaratzeko irizpideak ematen dira.

Azkenik, informatika alorrean sortutako hitzak euskarara itzultzean denboran zehar sortu den terminologia bilduko duen atala osatu da. Kontuan izan behar da oraindik ere alor batzuetako terminologia (P2P, multimedia) ez dela inoiz euskaratu. Ahal den neurrian, lokalizatu beharreko termino bakoitzerako, Librezalen erabiltzen dena, orain arte beste lokalizazio batzuetan erabili direnak eta beste erakunde batzuek proposatutakoak bilduko dira.

Euskarazko beste estilo-liburu batzuk

Software lokalizazioa

Bestelakoak