Librezale‘’ kategoriaren artxiboa

Librezalek komunikazio kanal libre berria du: Matrix

2017-12-28

Librezaleok diglosia teknologikoan bizi gara bai, baina begirada atzera botatzea besterik ez dago egunez egun hobera goazela baieztatzeko.

Web-foroak kendu genituenean, ordezko komunikazio kanalaren bilaketan, ez genuen aurkitu erosotasun maila baliokidea zuen beste kanalik eta Telegramen talde bat sortu genuen. Zerbitzariak ez, baina Telegramen bezeroak eta protokoloa libreak dira. Baina denbora aurrera doa eta ez dirudi Telegramen zerbitzaria librea izango denik eta gainera, software libreak erosotasun bertsuko aukera berriak eskaintzen dizkigu.

Posta zerrendan hasi eta Telegram taldean jarraitutako komunikazio kanalen inguruko hausnarketaren lehen ondorio praktikoa hemen dugu: Librezale gela Matrixen

(gehiago…)

2017ko urtarrileko proiektua (eta 2016ko abenduko proiektuaren laburpena)

2017-01-08

ASK-eu2017ko urtarrilean aurrekoak baino teknikoagoa den hilabeteko proiektu bati ekin nahi izan diogu: Euskarazko teklatu libre bat Android sistema eragilearentzat. Egoera berezia da gaur egungoa, Android gailu batzuk erabiltzailearen interfazea euskaraz jartzeko aukera dakarte eta horietan gailuarekin datorren teklatuak Euskara ulertu ohi du, hau da, proposamenak eta zuzenketan euskaraz egiten ditu. Beste Android gailu batzuek dakarten teklatuak ordea ez du euskararen ezagutzarik eta oso deserosoa da bertan euskaraz idaztea erdarazko zuzentzailea oztopo bihurtzen delako. (gehiago…)