android‘’ etiketadun bidalketak

AnySoft Keyboard euskaraz kalean

2017-02-20

Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu: (gehiago…)

OsmAnd 2.4 Euskaraz zaharberritua

2016-08-18

OsmAnd mugikorrean internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen funtzioz jositako aplikazio libre bat da.

Orain urte batzuk itzuli zen Euskarara, baina zerbitzari aldaketa bat tartean proiektua ondo mantendu gabe zegoen. Itzulpenerako zerbitzari ofizial berrian lanean jarri eta Android interfazea badago berriz guztiz Euskaraz.

Egindako itzulpen lana eta funtzio berriak 2.4 bertsioan gozatu daitezke.

(gehiago…)