Aplikazio libreak euskaraz‘’ kategoriaren artxiboa

Moodle 4.0 hemen da!

2022-04-19

(https://moodle.com/news/moodle-4-is-here/ webgunetik itzulita)

Welcome to a new user experience – Moodle 4.0 is here! Image

Ongi etorri erabiltzailearen esperientzia berri batera – Moodle 4.0 hemen da!

Harro gaude Moodle LMS 4.0 kaleratzea eta mundu osoko Moodle-ren 300 milioi erabiltzailerentzat esperientzia hobetua iragartzeaz.

Ongi etorri fresko eta intuitiboa den itxura eta sentsazio garaikide berrira, fitxen bidezko nabigazioarekin eta ikastaro-esperientzia birdefinitu batekin, hezitzaileei ikastaroak sortzea eta editatzea eta ikasleei ikastaroaren lana lehenesteko eta burutzea errazten diena.

Martin Dougiamas, Moodle-ren sortzaile eta zuzendari nagusiak dioenez, “Moodle-ren sortzaile gisa gure lana plataforma ahalik eta errazena eta erabiltzeko sinpleena dela ziurtatzea da, kode irekiko teknologiarekin eta lineako ikaskuntzako praktika onekin dugun konpromisoa mantenduz. Ez dago Moodlen ezaugarri sakonekin alderatzen duen plataformarik, baina badakigu jendeak teknologiarekin harremanetan jartzeko modua goitik behera aldatu dela gaur egun gure esperientzia hartzen duen softwarearekin. Bertsio honek aldaketa horiei aurre egiten die eta gure komunitateak eskatzen dituen hobekuntzei erantzuten die, gauza harrigarriak modu intuitiboagoan egiteko ahalmena eman diezaiegun”.

(gehiago…)

LibreOffice 7.0 iritsi da

2020-08-06

LibreOffice proiektuak bulegotikako suitearen bertsio nagusi berria argitaratu du. Gehienok jakingo duzuenez, ordenagailu askotan OpenOffice zaharra ordezkatzeko iritsi zen aplikazio sorta da LibreOffice, eta testuak idazteko, aurkezpenak prestatzeko, kalkulu-orriekin lan egiteko, marrazkiak egiteko eta datu-baseak kudeatzeko tresnak ditu.

Microsoften Office aplikazioak norberaren ordenagailuan egoteari utziko dion sasoi hauetan, jakin ezazue LibreOfficek gure premia guztiak bete ditzakeela inolako arazorik gabe.

LibreOffice sistema eragile nagusietan erabili daiteke (Windows, macOS, Linux eta ChromeOS), bai lokalean instalatuta bai hodeian, eta % 100ean euskaraz dago Librezaleri esker.

(gehiago…)

Komunikazio eta elkarlanerako baliabideak

2020-03-15

Egun hauetako hitza #TeleLana izan daitekeela aurreikusiz, gure ustez aholkatzeko modukoak diren zenbait komunikazio eta elkarlanerako tresna libre batzuk bildu ditugu, digitalki ere osasuntsu mantendu gaitezen.

Agian ez daude egon beharko luketen guztiak, bakoitzaren beharretara moldatzen den tresna aukeratzea zaila da batzuetan, hemen egon beharko lukeen tresna libreren bat ezagutzen baduzu, gehitu wiki orrian bertan, eta zalantzak badituzu: galdetu lasai.

Zaindu maite duzun hori; elkar zaindu.
(gehiago…)