Albisteak
Firefox euskaraz iPhonean
Iada eskuratu daiteke Firefox-en 6.0 bertsioa iOS plataformarako eta orain euskaraz erabiltzeko aukera dakar. Irakurri osoa »
2017ko urtarrileko proiektua (eta 2016ko abenduko proiektuaren laburpena)
2017ko urtarrilean aurrekoak baino teknikoagoa den hilabeteko proiektu bati ekin nahi izan diogu: Euskarazko teklatu libre bat Android sistema eragilearentzat. Egoera berezia da gaur egungoa, Android gailu batzuk erabiltzailearen interfazea euskaraz jartzeko aukera dakarte eta horietan gailuarekin datorren teklatuak Euskara ulertu ohi du, hau da, proposamenak eta zuzenketan euskaraz egiten ditu. Beste Android gailu batzuek dakarten teklatuak ordea ez du euskararen ezagutzarik eta oso deserosoa da bertan euskaraz idaztea erdarazko zuzentzailea oztopo bihurtzen delako. Irakurri osoa »
WordPress 4.7 kalean!
Librezaleko hilabeteko proiektua, WordPressen azken bertsio hau euskaratzea izan da eta ikus daitekeenez, gure helburua ondo baino hobeto bete dugu. WordPress 4.7 kalera atera eta batera, euskaraz ere argitaratu da!
“Vaughan” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza. Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.
Deskargatu, probatu eta erabili WordPress! Irakurri osoa »