Albisteak
Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea
Web nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena. Irakurri osoa »
Raspberry Pi-rako NOOBS sistema eragileen instalatzailea euskaraz
Raspberry Piak kreditu txartelen tamainako plaka bakarreko ordenagailu txiki eta merkeak dira. Izen bereko fundazioak ekoizten ditu Bretainia Handian. Arrakasta itzela izan dute hezkuntzan eta hardware/softwarearekin saltseatzea gustatzen zaion jendearen artean, ikasi eta jolasteko aukera handia ematen baitute. Ohiko beste erabilera bat etxean multimedia zentro bat muntatzea izaten da. Enpresetan ere erabiltzen dira. Zoritxarrez beren hardwarea ez da librea eta abiarazteko blob jabedunak beharrezkoak dira baina orokorrean software libreko sistema eragileekin erabiltzen dira.
FreeCAD da 2017ko martxoko proiektua
Martxorako proposatu dugun proiektua FreeCAD aplikazioa da. Computer Aided Design motako softwarea 2D zein 3D marrazketarako erabiltzen da, eta gehien bat ingurune industrialetan, arkitekturan, lanbide-prestakuntzako ikastetxeetan eta, oro har, marrazki zehatzak behar dituzten esparruetan erabiltzen da. Gaur egun, CAD softwarerik ezagunena AutoCAD da.



