WordPress 4.7 kalean!

wordpress 4.7Librezaleko hilabeteko proiektua, WordPressen azken bertsio hau euskaratzea izan da eta ikus daitekeenez, gure helburua ondo baino hobeto bete dugu. WordPress 4.7 kalera atera eta batera, euskaraz ere argitaratu da!

“Vaughan” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza. Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>