Albisteak

WordPress 4.7 kalean!

wordpress 4.7Librezaleko hilabeteko proiektua, WordPressen azken bertsio hau euskaratzea izan da eta ikus daitekeenez, gure helburua ondo baino hobeto bete dugu. WordPress 4.7 kalera atera eta batera, euskaraz ere argitaratu da!

“Vaughan” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza. Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress! Irakurri osoa »

Deialdia: Abenduaren 6an Librezale Durangoko Azokan

kabiaZer: Librezale eta hilabeteko proiektuaren aurkezpena, eta ask.libreoffice.org gunearen itzulpen maratoia.

Noiz: 2016ko abenduaren 6an, goizeko 11:00 eta 13:00 bitartean (Egitarau osoa).

Non: Durangoko Azokako Kabi@ aretoan (Nola iritsi).

Zer ekarri behar da: Hobe nork bere ordenagailua badakar. Wi-Fia dago.

Aurretik zer prestatu: Hobe Firefox eta honentzako Xuxen eta Euskalbar gehigarriak instalatuta badituzu, eta Transifex guneko Askbot proiektuan  Basque taldean izena aurrez ematen baduzu. Bestela bertan egin dezakezu ere.

Ezin naiz Durangora hurbildu, baina parte hartu nahi dut: Aurkezpena streaming bidez zuzenean emitituko dugu labur.eus/lzda (LibreZale Durangoko Azoka) helbidean. Etxetik itzultzera animatzen bazara, zalantzak Telegram taldearen bitartez argituko ditugu.

Animatu zaitez, behar zaitugu! (Gainera pegata oso esklusibo bat oparituko dizugu)

@euskaltelegram: Telegram euskaraz

euskaltelegramTelegram euskaraz nahi? Jo @euskaltelegram kanalera.

Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu, hori eta dituen beste berezitasunak ondo baino hobeto aprobetxatzen dabiltza euskaldunak taldeak, kanalak, eranskailuak eta denetarik sortuz, begira begira:

Irakurri osoa »