Albisteak
OsmAnd 2.4 Euskaraz zaharberritua
OsmAnd mugikorrean internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen funtzioz jositako aplikazio libre bat da.
Orain urte batzuk itzuli zen Euskarara, baina zerbitzari aldaketa bat tartean proiektua ondo mantendu gabe zegoen. Itzulpenerako zerbitzari ofizial berrian lanean jarri eta Android interfazea badago berriz guztiz Euskaraz.
Egindako itzulpen lana eta funtzio berriak 2.4 bertsioan gozatu daitezke.
LibreOffice 5.2 kalean
Document fundazioak LibreOffice 5.2 kaleratu du Linux, Mac eta Windows plataformetarako.
Oraingoan itzulpena lantaldean egin dugu Pootle zerbitzari ofiziala erabiliz, interfazea erabat itzulita dago berriro, hiztegia bateratzeko ahalegin handi bat egin da eta laguntza asko aurreratu da, garapenean dagoen LibreOffice Online ere itzulita dago jada. Elkarrekin banaka baino ahaltsuagoak gara.
CyanogenMod 13 Android 6 badago euskaraz
Azkar mugitzen da CyanogenMod proiektua, orain ez asko iragarri zuten Android 6 Marshmallow oinarria duen CyanogenMod 13 gailu gutxi batzuetarako. Asteotan beste hainbat gailuetako erabiltzaileak ere lehen Nightlyak jasotzen hasian gara, bide ofizialetik eguneraketa jasotzeko esperantza ez duten gailuak tartean. Irakurri osoa »