LibreOffice 5.2 kalean

Document fundazioak LibreOffice 5.2 kaleratu du Linux, Mac eta Windows plataformetarako.

libreoffice-5.2

Oraingoan itzulpena lantaldean egin dugu Pootle zerbitzari ofiziala erabiliz, interfazea erabat itzulita dago berriro, hiztegia bateratzeko ahalegin handi bat egin da eta laguntza asko aurreratu da, garapenean dagoen LibreOffice Online ere itzulita dago jada. Elkarrekin banaka baino ahaltsuagoak gara.

Puntu txikia besterik aurreratu ez bada, mamian berritasun ugari dakarren bertsio bat da hau. Microsoft Office ere erabiltzen duten horiek erosoago sentituko dira orain, laster-tekla eta portaera ezagun batzuk ekarri baitira, eta baita ezagunak zaizkion funtzionaltasunak, besteak beste estatistikarako funtzio aurreratuak Calc-en, edo tresna-barra bakarreko interfazea aukeran.

TSCP estandarrari jarraituz dokumentuei mailakatutako baimenak eman ahal zaizkio orain, fitxategira inprimatzea, Google Drivekin integrazio hobea…

Gehiago jakiteko irakurri iragarpen ofiziala edo hobe oraindik, eguneratu eta frogatu.

 

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>