Albisteak

Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

Shotwell argazkiak ordenagailuan kudeatzeko eta ongi antolatuta mantentzeko aplikazioa da. Oraindik aplikazio berria izanik, laster lortu du GNU/Linux-eko bi banaketa handitan kokatzea, Fedoran eta Ubuntun. Ubuntu 10.10 bertsioan urte askotan argazkiak kudeatzeko aplikazio lehenetsia izan den F-Spot ordeztu du. Irakurri osoa »

Googlek VP8 bideo codec-a libre utzi du

Google IO garatzaileen ekitaldian jakin berri denez, Googlek VP8 bideo codec-a libre utzi du, erabiltzeko murriztapenik gabe.

Zurrumurru asko izan da azkenaldian codec honen inguruan eta Googleri libre uzteko eskari asko egon da, tartean FSFek Googleri bidalitako gutun irekia ere bai, adibidez. Gaurkoan, Googlek VP8 libre utziko duela iragarri du eta Opera eta Mozillarekin batera WebM proiektua eman du argitara.
Irakurri osoa »

Firefoxen paketeak eskuragarri Androiderako

Atzodanik prest daude Firefoxen bertsio mugikorraren (Firefox Mobile) gaueroko paketeak Androiderako, plataformaren 2.0 eta bertsio berriagoentzat zehazki. Pakete hauek gauero berritzen dira automatikoki kodean egindako azken aldaketekin eta Stuart Parmenter garatzaileak bere blogean jakitera eman duenez, oraindik pre-alpha kalitatea daukate. Egonkortasun aldetik berde xamar egon arren, pausuak eman eta eman ari dira azkenaldian.

Mugikorretarako Firefoxen hurrengo bertsioa 1.1 da eta laster izango da kalean, Maemo plataformarako soilik.