Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

Shotwell argazkiak ordenagailuan kudeatzeko eta ongi antolatuta mantentzeko aplikazioa da. Oraindik aplikazio berria izanik, laster lortu du GNU/Linux-eko bi banaketa handitan kokatzea, Fedoran eta Ubuntun. Ubuntu 10.10 bertsioan urte askotan argazkiak kudeatzeko aplikazio lehenetsia izan den F-Spot ordeztu du.

Shotwell

Shotwell-ek edozein karpetatik inportatzen ditu argazkiak, bai eta zuzenean argazki-kameretatik ere. F-Spot aplikazioarekin sortutako argazki-liburutegiak inporta ditzake. Etiketak erabil daitezke argazkiak identifikatu eta antolatzeko, eta argazkiak baloratu egin daitezke 1etik 5era bitarteko balorazioa emanez. Baditu argazkiak editatzeko tresna sinple batzuk ere, erabiltzaile askok behar dituzten edizio-eragiketak egiteko aski izan daitezkeenak: biratu, moztu, begi gorriak konpondu eta argazkien esposizioa, ñabardura, saturazioa eta tenperatura doitu. Soziala ere bada Shotwell. Bertatik zuzenean argitara daitezke argazkiak Facebook-en, Flickr-en eta Picasa-n.

Oraindik aurrera Shotwell euskaraz erabiltzeko aukera izango da. Begiratu hemen euskarazko lokalizazioa nola instalatu behar den jakiteko.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>