fennec‘’ etiketadun bidalketak

Firefox Mobile (Fennec) argitaratu dute

2010-07-30

Mozillakoek mugikorretarako Firefox bertsioa (Firefox Mobile deiturikoa) argitaratu dute gaur. Orain arte Fennec kode-izenaren pean garatu den aplikazio honen 1.0 bertsioa da hau.
(gehiago…)

Firefoxen paketeak eskuragarri Androiderako

2010-07-19

Atzodanik prest daude Firefoxen bertsio mugikorraren (Firefox Mobile) gaueroko paketeak Androiderako, plataformaren 2.0 eta bertsio berriagoentzat zehazki. Pakete hauek gauero berritzen dira automatikoki kodean egindako azken aldaketekin eta Stuart Parmenter garatzaileak bere blogean jakitera eman duenez, oraindik pre-alpha kalitatea daukate. Egonkortasun aldetik berde xamar egon arren, pausuak eman eta eman ari dira azkenaldian.

Mugikorretarako Firefoxen hurrengo bertsioa 1.1 da eta laster izango da kalean, Maemo plataformarako soilik.