Itzulpen bat egitea

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Urrats sinple batzuk jarraituz aplikazio baten lokalizazioa nola egiten den azaldu nahi da orri honetan.

Kasu bat aztertuko da bidea apur bat argitu nahian. Kontuan izan halere programa bakoitzak gauzak bere erara antolatu eta egiten dituela, beraz urratsak alda daitezke.

  1. Lehenengo gauza itzuli nahi duzun programa aukeratzea da. Adibidean aMule, emulen oinarritutako P2P bezero plataforma-anitza erabiliko da.
  2. Gero begiratu behar da garatzaile taldeak internazionalizaziorako (i18n) edo lokalizaziorako (l10n) posta-zerrendarik edo harremanetarako modurik duen. Itzulpena egiteko gure asmoaren berri eman behar dugu eta garatzaileekin harremanetan jarriko gara. Gomendioak edo laguntza behar izatekotan, edota gure hizkuntzarentzat lana beste norbaitek hasia badauka, bertan jakinaraziko digute.
    Gure adibidearen kasuan, i18n foro bat dago, i18n foroa hain zuzen.
  3. Orain POT fitxategia lortu behar da, normalean horretarako iturburu paketea deskargatu eta despaketatu ondoren PO karpetan dago POT fitxategia.
    Kasu honetan garatzaileek dana erosoago egiteko foroan fitxategia bera ipintzen dute (proba egin nahi baduzu hemen dago source_string.po izenpean, baita itzulpen zaharragoekin batzeko egin beharreko argibideak, euskarazko azken fitxategia beti hemen azken mezuan uzten dut)
  4. Orain lanerako fitxategia daukazu eta lokalizazioak egiteko gustuko aplikazioarekin itzul dezakezu.
  5. Behin lana eginda, PO fitxategia probatzeko momentua dator. Horretarako gettext paketeko msgfmt agindua erabil daiteke. Agindu honek PO fitxategia konpilatu eta aplikazioek ulertzen duten MO fitxategia sortzen du. Honela erabil daiteke msgfmt
    msgfmt -v -c -o mo-fitxategia.mo po-fitxategia.po
  6. MO fitxategi hori normalean /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetan aplikazio_izena.mo bezala gorde behar da (kasu honetan amule.mo). GNU/Linux banaketen artean fitxategiaren kokapena alda daiteke.
    Orain aplikazioa berriz irekitzerakoan, automagikoki itzulpen berria erabiliko du.

Terminologia

  • gettext: GNUren internazionalizazio liburutegia hizkuntz anitzetako programak egiteko sarri erabiltzen dena.
  • POT fitxategia: normalean programaren iturburuan dator eta itzuli behar diren kateen zerrenda bat da formatu jakin batean (jatorrizko hizkuntzan bakarrik)
  • PO fitxategiak Hau itzulpena bera da, hizkuntz bakoitzak fitxategi bat behar du (euskararen kasuan eu.po), ez balego POT fitxategitik sor daiteke.

Aurreratua