Itzulpen bat egitea
Librezale.eustik
(Itzulpen bat egin(e)tik birzuzenduta)
Urrats sinple batzuk jarraituz aplikazio baten lokalizazioa nola egiten den azaldu nahi da orri honetan.
Kasu bat aztertuko da bidea apur bat argitu nahian. Kontuan izan halere programa bakoitzak gauzak bere erara antolatu eta egiten dituela, beraz urratsak alda daitezke.
- Lehenengo gauza itzuli nahi duzun programa aukeratzea da. Adibidean aMule, emulen oinarritutako P2P bezero plataforma-anitza erabiliko da.
- Gero begiratu behar da garatzaile taldeak internazionalizaziorako (i18n) edo lokalizaziorako (l10n) posta-zerrendarik edo harremanetarako modurik duen. Itzulpena egiteko gure asmoaren berri eman behar dugu eta garatzaileekin harremanetan jarriko gara. Gomendioak edo laguntza behar izatekotan, edota gure hizkuntzarentzat lana beste norbaitek hasia badauka, bertan jakinaraziko digute.
- Gure adibidearen kasuan, i18n foro bat dago, i18n foroa hain zuzen.
- Orain POT fitxategia lortu behar da, normalean horretarako iturburu paketea deskargatu eta despaketatu ondoren PO karpetan dago POT fitxategia.
- Orain lanerako fitxategia daukazu eta lokalizazioak egiteko gustuko aplikazioarekin itzul dezakezu.
- Behin lana eginda, PO fitxategia probatzeko momentua dator. Horretarako gettext paketeko
msgfmt
agindua erabil daiteke. Agindu honek PO fitxategia konpilatu eta aplikazioek ulertzen duten MO fitxategia sortzen du. Honela erabil daitekemsgfmt
msgfmt -v -c -o mo-fitxategia.mo po-fitxategia.po
- MO fitxategi hori normalean
/usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/
karpetanaplikazio_izena.mo
bezala gorde behar da (kasu honetanamule.mo
). GNU/Linux banaketen artean fitxategiaren kokapena alda daiteke.- Orain aplikazioa berriz irekitzerakoan, automagikoki itzulpen berria erabiliko du.
Terminologia
- gettext: GNUren internazionalizazio liburutegia hizkuntz anitzetako programak egiteko sarri erabiltzen dena.
- POT fitxategia: normalean programaren iturburuan dator eta itzuli behar diren kateen zerrenda bat da formatu jakin batean (jatorrizko hizkuntzan bakarrik)
- PO fitxategiak Hau itzulpena bera da, hizkuntz bakoitzak fitxategi bat behar du (euskararen kasuan
eu.po
), ez balego POT fitxategitik sor daiteke.