.properties
Ezaugarriak
.properties formatuko fitxategiak Javan garatutako aplikazioetan erabiltzen dira batez ere, eta aplikazio baten parametroak gordetzeko erabiltzen dira. Lokalizaziorako kateak gordetzeko ere erabiltzen dira, eta kasu horretan Property Resource Bundle izena ere erabiltzen da haiek izendatzeko. Mozillaren produktuek ere erabiltzen dituzte .properties fitxategiak.
Parametro bakoitza kate-bikote gisa gordetzen da, batean parametroaren izena gordetzen da (giltza alegia) eta bestean balioa.
Formatua
.properties fitxategi bateko lerro bakoitzak giltza=balio bikote bat gordetzen du. Hainbat formatu onartzen dira, besteak beste giltza=balioa, giltza = balioa, giltza:balioa eta giltza balioa.
.properties fitxategietan traola (#) edo harridura-marka (!) erabil daiteke lerroaren hasierako marka gisa iruzkina dela adierazteko. Alderantzizko barra (\) ihes-karaktere gisa erabil daiteke.
Adibidea
Hurrengo adibidean Vuze aplikazioaren euskararako .properties fitxategiaren zati bat ikus daiteke:
#There is a plugin to help with internationalizing these bundles at http://azureus.sourceforge.net/plugin_list.php MainWindow.menu.file.open.torrent=Torrent fitxategia... MainWindow.menu.file.open.torrent.keybinding=Meta+O Main.parameter.maxUploads=Aldibereko karga-kopuru maximoa Main.parameter.maxSpeed=Karga-abiadura maximoa byte/seg-tan MainWindow.menu.file=&Fitxategia MainWindow.menu.file.open=&Ireki MainWindow.menu.file.create=&Torrent berria...