Translate Toolkit

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Translate Toolkit lokalizazioetako lana errazteko erabil daitekeen tresna-sorta bat da. Berez ez da itzulpenak egiteko aplikazioa, horren inguruan dauden hainbat zeregin errazteko baizik.

Translate Toolkit itzulpenetan arruntak diren hainbat fitxategi-formaturen arteko bihurketak egin ditzake (esaterako, PO formatua, XLIFF formatua, OpenOffice.org-en formatuak eta Mozillarenak onartzen ditu). Honi esker, formatu bat baino gehiagoko fitxategiz osatutako proiektuetan denak batera itzultzea ahalbidetzen du. Horrez gain, modu zorrotzean egiaztatzen ditu fitxategiak, itzulpena egin ondoren denak zuzenak direla baieztatzeko.

Formatuen arteko bihurketak ez ezik, itzulpenaren kalitatea mantentzeko egiaztapenak ere badauzka (pofilter tresnarekin) eta ohiko akatsak atzemateko gai da (puntuazio-erroreak, X(H)TML etiketak gaizki ixtea, parametroen edo maiuskula/minuskulen erabilera okerra, aldatu gabeko itzulpenak, ...

Translate Toolkit-en ezaugarri gehiago, hemen.