Martxorako proposatu dugun proiektua FreeCAD aplikazioa da. Computer Aided Design motako softwarea 2D zein 3D marrazketarako erabiltzen da, eta gehien bat ingurune industrialetan, arkitekturan, lanbide-prestakuntzako ikastetxeetan eta, oro har, marrazki zehatzak behar dituzten esparruetan erabiltzen da. Gaur egun, CAD softwarerik ezagunena AutoCAD da.
euskaratzea‘’ etiketadun bidalketak
FreeCAD da 2017ko martxoko proiektua
2017-02-28AnySoft Keyboard euskaraz kalean
2017-02-20Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu: (gehiago…)
2017ko urtarrileko proiektua (eta 2016ko abenduko proiektuaren laburpena)
2017-01-082017ko urtarrilean aurrekoak baino teknikoagoa den hilabeteko proiektu bati ekin nahi izan diogu: Euskarazko teklatu libre bat Android sistema eragilearentzat. Egoera berezia da gaur egungoa, Android gailu batzuk erabiltzailearen interfazea euskaraz jartzeko aukera dakarte eta horietan gailuarekin datorren teklatuak Euskara ulertu ohi du, hau da, proposamenak eta zuzenketan euskaraz egiten ditu. Beste Android gailu batzuek dakarten teklatuak ordea ez du euskararen ezagutzarik eta oso deserosoa da bertan euskaraz idaztea erdarazko zuzentzailea oztopo bihurtzen delako. (gehiago…)