AnySoft Keyboard euskaraz kalean

Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu:

  • AnySoftKeyboard aplikazioa bera itzuli dugu, Crowdin bitartez.
  • Idatzi ahala proposamenak euskaraz egin ditzan hiztegi bat sortu diogu, Igor Leturiak Firefox OSrako sortutakoan oinarrituz.
  • datraolat funtzioa gehitu zaio, d tekla luze sakatuz lortzen da.

Nola Instalatu

  1. Instalatu Anysoft Keyboard bera (Google Play edo F-droid bidez)
  2. Instalatu Anysoftentzako Basque Language Pack (Google Play edo F-droid bidez)
  3. Jolastu konfigurazioarekin, oso teklatu moldagarria da!

Erabili, probatu, gozatu, eta zalantzarik edo proposamenik baduzu, komentatu!

6 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>