Albisteak

Oporretan ere OpenStreetMap mapak hobetu nahi? StreetComplete

Bai ondo oporretan, denboraz arduratu gabe bideetan galtzeko aukera paregabea, eta galtzeko aitzakia ederra ere mugikorrerako StreetComplete aplikazioak ematen diguna: OpenStreetMap mapak hobetzea! (OpenStreetMap Organic Maps edo OsmAnd mapa aplikazio libreek erabiltzen dituzten mapak dira).
Irakurri osoa »

LibreOffice 5.4 argitaratu dute

Sei hilabete igaro ondoren, iritsi da LibreOffice aplikazio multzoaren bertsio berria. Berriro ere Librezaleri esker, osorik euskaraz dator. Oraingoan, gainera, LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzera gure hilabeteko proiektua eskaini ondoren, 20.000 hitz itzultzeko faltan utzi dugu 460.000 hitzez osaturik dagoen laguntza-sistema. Aurreko bertsioak 120.000 hitz zituela euskaratzeko kontuan hartzen bada, bultzada ederra eman diogu proiektu horri.

Irakurri osoa »

Uztaileko proiektua: LibreOffice laguntza-fitxategiak euskaratzea

Laster iritsiko da LibreOffice aplikazioaren bertsio berria, eta beti bezala, euskaraz ere erabili ahal izango da, Librezale komunitateari esker. Hala ere, badago oraindik ere hobetzeko tarterik, LibreOfficen laguntza ez baitago guztiz euskaratuta.

Irakurri osoa »