Albisteak

AnySoft Keyboard euskaraz kalean

Badaukagu Androiderako teklatu libre eta euskaldun bat behingoz! AnySoft Keyboard. Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz, jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde, teklatu hauetako askok pribatutasunaren aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batera igo ohi dutelako. Horri konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu: Irakurri osoa »

Firefox euskaraz iPhonean

Iada eskuratu daiteke Firefox-en 6.0 bertsioa iOS plataformarako eta orain euskaraz erabiltzeko aukera dakar. Firefox euskaraz iPhonean Irakurri osoa »

2017ko urtarrileko proiektua (eta 2016ko abenduko proiektuaren laburpena)

ASK-eu2017ko urtarrilean aurrekoak baino teknikoagoa den hilabeteko proiektu bati ekin nahi izan diogu: Euskarazko teklatu libre bat Android sistema eragilearentzat. Egoera berezia da gaur egungoa, Android gailu batzuk erabiltzailearen interfazea euskaraz jartzeko aukera dakarte eta horietan gailuarekin datorren teklatuak Euskara ulertu ohi du, hau da, proposamenak eta zuzenketan euskaraz egiten ditu. Beste Android gailu batzuek dakarten teklatuak ordea ez du euskararen ezagutzarik eta oso deserosoa da bertan euskaraz idaztea erdarazko zuzentzailea oztopo bihurtzen delako. Irakurri osoa »