Albisteak

LibreOffice 5.4 argitaratu dute

Sei hilabete igaro ondoren, iritsi da LibreOffice aplikazio multzoaren bertsio berria. Berriro ere Librezaleri esker, osorik euskaraz dator. Oraingoan, gainera, LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzera gure hilabeteko proiektua eskaini ondoren, 20.000 hitz itzultzeko faltan utzi dugu 460.000 hitzez osaturik dagoen laguntza-sistema. Aurreko bertsioak 120.000 hitz zituela euskaratzeko kontuan hartzen bada, bultzada ederra eman diogu proiektu horri.

Irakurri osoa »

Uztaileko proiektua: LibreOffice laguntza-fitxategiak euskaratzea

Laster iritsiko da LibreOffice aplikazioaren bertsio berria, eta beti bezala, euskaraz ere erabili ahal izango da, Librezale komunitateari esker. Hala ere, badago oraindik ere hobetzeko tarterik, LibreOfficen laguntza ez baitago guztiz euskaratuta.

Irakurri osoa »

Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea

mozilla eta firefox logoakWeb nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena. Irakurri osoa »