Albisteak
FluxBB aplikazioaren 1.4 bertsioa argitaratu dute
Librezaleok gure webguneko foroa kudeatzeko erabiltzen dugun aplikazioak bertsio berria dauka. FluXBB PHP lengoaian programatuta dago eta PunBB aplikazioaren fork modura jaio zen 2008. urtean.
Irakurri osoa »
Thunderbird 3.1 RC2 prest
Thunderbird 3.1 izango denaren bigarren Release Candidate bertsioa argitaratu berri da.
Thunderbird 3.1 RC2 ez da behin-betikoa, probetarako baizik, beraz kontuz erabili. Probatu nahi duenak eskura ditu euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.
Euskarazko bertsioan akatsik topatuz gero eskertuko genuke ohiko kanaletatik jakinaraztea. Geroz eta sistema gehiagotan probatuta, hobe.
Thunderbird 3.1 RC1 prest
Thunderbird 3.1 izango denaren lehenengo Release Candidate bertsioa argitaratu berri da.
Thunderbird 3.1 RC1 ez da behin-betikoa, probetarako baizik, beraz kontuz erabili. Probatu nahi duenak eskura ditu euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.
Euskarazko bertsioan akatsik topatuz gero eskertuko genuke ohiko kanaletatik jakinaraztea. Geroz eta sistema gehiagotan probatuta, hobe.







